Estanda Ordiziak irabazi egin du Txantrearen kontra
3-4 emaitzarekin irabazi dio Estanda Ordiziak Iruñerriko Txantrea futbol taldeari. Lehen zati bizia izan zuen partidak. Bi taldeak partidaren kontrola eureganatzen saiatu ziren, baina bietako batek ere ez zuen lortu. Nafarrak aurreratu ziren markagailuan, lehen minutuan sartutako gol bati esker. Ordiziarrek hurrengo minutuan berdindu zuten, Septiren gol batekin. Nafarrak aurreratu ziren berriro 2 eta 1, baina deskantsura iritsi aurretik Itsasok berdinketaren gola sartu zuen. Binako emaitzarekin hasi zuten bigarren zatia. 27. minutuan Ane Izagirre Insaustik ordiziarrak aurretik jarri zituen marlagailuan. Sekulako gola sartu zuen Izagirrek: faltaz eta ongi neurtuta. Maitek sartu zuen ordiziarren laugarren gola 31. minutuan. Partidaren amaierarako 38 segundo falta zirenean sartu zuten nafarrek euren azken gola. Datorren astean lehen sailkatuaren kontra jokatuko dute ordiziarrek. Valdetires Ferrol taldea jasoko dute Majorin.
“]
3-4 emaitzarekin irabazi dio Estanda Ordiziak Iruñerriko Txantrea futbol taldeari. Lehen zati bizia izan zuen partidak. Bi taldeak partidaren kontrola eureganatzen saiatu ziren, baina bietako batek ere ez zuen lortu. Nafarrak aurreratu ziren markagailuan, lehen minutuan sartutako gol bati esker. Ordiziarrek hurrengo minutuan berdindu zuten, Septiren gol batekin. Nafarrak aurreratu ziren berriro 2 eta 1, baina deskantsura iritsi aurretik Itsasok berdinketaren gola sartu zuen. Binako emaitzarekin hasi zuten bigarren zatia. 27. minutuan Ane Izagirre Insaustik ordiziarrak aurretik jarri zituen marlagailuan. Sekulako gola sartu zuen Izagirrek: faltaz eta ongi neurtuta. Maitek sartu zuen ordiziarren laugarren gola 31. minutuan. Partidaren amaierarako 38 segundo falta zirenean sartu zuten nafarrek euren azken gola.
Datorren astean lehen sailkatuaren kontra jokatuko dute ordiziarrek. Valdetires Ferrol taldea jasoko dute Majorin.












