Argazki lehiaketako irabazleak
Dozenaka harpide izan zarete aurten ere Udako Argazki Lehiaketan parte hartu duzuenak, eta guztien artean hiru sari banatu dituzte Goierriko Hitzak, Fotoetxek eta Sasieta Mankomunitateak. Udako oporretako bizipenak iruditan biltzeko gonbitari erantzuna ematen duzuen harpideak gero eta gehiago zarete, eta hori saritu nahian argazkien kalitatea ez ezik, originaltasuna eta argazkia egindako unearen berezitasuna saritu nahi izan dituzte aurten ere antolatzaileek. Sari nagusia Julen Arinarentzat izan da.
Argazki originalenari saria
Jon Esnaola • Tximeleta gerrian • Idiazabal
Esnaolak Huescan egindako argazki hau aukeratu dute Fotoetxekoek lehiaketara aurkeztutako originalena bezala, «unea harrapatzeagatik».
SARI NAGUSIA
Julen Arina • Harri bitxiak • Beasain
Britainia Handian egin zuen argazki hau Julen Arinak. Itxura bitxiko harriak bilatu zituen eta itsasontzia argazkian sartzeko ahalegina eta argazkiak duen laukiratzeagatik edo enkuadreagatik eman diote saria Fotoetxekoek.
Sasietaren saria
Carlos Mediavilla • Lazkaomendi • Urretxu
Natura oinarri duen argazki honetan jarriko ditu Sasietak datorren urteko egutegiko iruditxoak; ardia lagun dutela igaroko dute urtea.