Eraso sexisten aurrean elkarlanerako deia egin dute udaleko talde guztiek
Beasaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideek agerraldi bateratua egin zuten atzo, asteburuan Beasainen izandako eraso sexista salatzeko. Bildu, EAJ, PSE-EE, H1! eta PPko kideek adostutako testuan «emakumeen aurkako indarkeria erabat» arbuiatzen dutela diote, eta genero indarkeriaren kontra «etenik gabe borrokatzeko konpromiso irmoa» azaldu dute. Hala, Asmube emakume elkarteak ostegun honetarako egindako deialdiarekin bat egin dute, eta herritarrei ere protesta horretan parte hartzeko deia egin diete. Udalean ordezkaritza duten bost alderdietako ordezkarien artean adostutako agiriak dioenez, «instituzioek ardura berezia» dute eraso sexista guztien aurrean neurriak hartzerako garaian. Hala, «emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politikak» bultzatzeko eta prebentzio eta sentsibilizazio mailako neurriak hartzeko konpromisoa agertu dute. Beasainen asteburuan gertatutakoa eta genero bereizketak eragindako beste edozein eraso «giza eskubideen urraketa onartezinak» direla azaldu dute, eta zentzu horretan, beharrezkoa dela jarrera horiek salatzea. Hala, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak salatu dituzte, «izan fisikoa, psikologikoa edo morala, esplizituki zein inplizituki egindakoa». Bost alderdi horietako kideek «konrpomiso irmoa» agertu dute genero indarkeriaren aurka borroka egiteko, eta «indarkeria mota hori sufritzen duten emakumeekin eta haiek bltzen diren elkarteekin koordinazioan eta elkarlanean» aritzeko borondatea agertu dute. Izan ere, «indarrak batzea da bide bakarra, genero indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko». Indarkeria mota hori sufritzen duten emakumeekin bat egin eta «babesa eta laguntza» eskaini diete. Horrez [...]
Beasaingo Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideek agerraldi bateratua egin zuten atzo, asteburuan Beasainen izandako eraso sexista salatzeko. Bildu, EAJ, PSE-EE, H1! eta PPko kideek adostutako testuan «emakumeen aurkako indarkeria erabat» arbuiatzen dutela diote, eta genero indarkeriaren kontra «etenik gabe borrokatzeko konpromiso irmoa» azaldu dute. Hala, Asmube emakume elkarteak ostegun honetarako egindako deialdiarekin bat egin dute, eta herritarrei ere protesta horretan parte hartzeko deia egin diete.
Udalean ordezkaritza duten bost alderdietako ordezkarien artean adostutako agiriak dioenez, «instituzioek ardura berezia» dute eraso sexista guztien aurrean neurriak hartzerako garaian. Hala, «emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politikak» bultzatzeko eta prebentzio eta sentsibilizazio mailako neurriak hartzeko konpromisoa agertu dute.
Beasainen asteburuan gertatutakoa eta genero bereizketak eragindako beste edozein eraso «giza eskubideen urraketa onartezinak» direla azaldu dute, eta zentzu horretan, beharrezkoa dela jarrera horiek salatzea.
Hala, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak salatu dituzte, «izan fisikoa, psikologikoa edo morala, esplizituki zein inplizituki egindakoa». Bost alderdi horietako kideek «konrpomiso irmoa» agertu dute genero indarkeriaren aurka borroka egiteko, eta «indarkeria mota hori sufritzen duten emakumeekin eta haiek bltzen diren elkarteekin koordinazioan eta elkarlanean» aritzeko borondatea agertu dute. Izan ere, «indarrak batzea da bide bakarra, genero indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko».
Indarkeria mota hori sufritzen duten emakumeekin bat egin eta «babesa eta laguntza» eskaini diete.
Horrez gain, herritarrei ere luzatu diete deia, «inguruan sumatzen duten emakumeenganako indarkeria oro salatzeko», are gehiago indarkeria hori senide, lagun edo bizilagunen batek sufritzen badu. Bestalde, pobreziaren «feminizazioa» ere salatu nahi izan dute, egungo krisi egoeran, «gizarte bazterketa jasateko arriskua eragotu egiten delako».
Elkarretaratzea, bihar
Hori guztia kontuan izanda, Beasaingo udal taldeek beasaindar guztiei ere «erantzun irmoa» emateko deia egin diete, asteburukoa bezalako erasoen aurrean. Hala, Asmube emakume elkarteak bihar arratsalderako deitu duen elkarretaratzean parte hartzeko eskatu diete herritarrei. Bilkura hori 19:00etan izango da, Loinazko San Martin plazan.