Gainditzen gorren elkarteko lehendakariari elkarrizketa GoiBerrin
Gainditzen, Tolosaldeako eta Goierriko pertsona gorren elkarteak hamar urte bete ditu. Aitzakia hori baliatuz, GoiBerrik Alberto Etxeberria ordiziarrari elkarrizketa egin dio. Etxeberria gorra da, eta Gainditzen elkarteko lehendakaria ere bada. Elkarrizketa zeinu hizkuntzan egin diote, eta Josune Mujika zumarragarrak egin ditu itzultzaile lanak.
Aste honetako aldizkariak gai gehiago ere eramango ditu etxeetara. Leire Igoa harrapatu dute kate motzean; iritziak Xabier Mendigurenek, Igor Susaetak eta Unai Kerejetak emngo dituzte; Pello Gobelalde legazpiarrari egin diote elkarrizketa (Gibelalde Adegiko presidentea da); gazteen atalean Sustraiez Blai jaialdia aztertuko dute. Munduan zehar bizi diren goierritarren artean, Ibon Iraola itsasondoarrak hartuko du lekukoa aste honetan. Iraola New Yorken bizi da. Azkenik, mendi ibilaldi berri bat ere eskainiko du aldizkariak.













