Langile bat hil da Ordizian, aldamio batetik erorita
Berria.info • 57 urteko langile bat hil da gaur goizean Ordizian, lanean ari zela aldamio batetik erorita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Hamar eta erdiak aldera izan da istripua, Kale Nagusiko etxe berri batzuetako lanetan; hir...
Berria.info • 57 urteko langile bat hil da gaur goizean Ordizian, lanean ari zela aldamio batetik erorita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Hamar eta erdiak aldera izan da istripua, Kale Nagusiko etxe berri batzuetako lanetan; hirugarren solairuko altueratik jausi da.
Ezbeharra izan ostean langilea Donostia erietxera eraman dute anbulantzian, eta ordu batzuetara zendu da.
Gizonezkoa da hildakoa, Donostian erroldatutakoa.
LAB sindikatuaren datuen arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan edo lan baldintzen ondorioz hil den 50. behargina da gaurkoa. 2011n horrela 80 langile zendu zirela dio LABek, 2010ean 84, 2009an 85, 2008an 112, 2007an 125.













