Vocalia taldeak azken diskoa aurkeztuko du zuzenean, Beasainen
Azken hamarkadan sona handia eta kritika onak besterik ez ditu jaso Vocalia taldeak. Euskal Herriko 25 emakume ahotsek osatutako abesbatza da. 2000. urtean sortu zen, eta Basilio Astulez arabarraren zuzendaritzapean, mundu mailako lehiaketa garrantzitsu askotan parte hartu dute. Egunotan, hirugarren diskoa aurkeztu du, eta disko horretarako pieza eta egokitzapenak, Xabier Sarasola beasaindarrak idatzi ditu. Diskoa argitaratu ondorengo lehen kontzertua ere Beasainen egingo dute, larunbatean. Xabier Sarasola Beasaingo Musika Eskolako eta Loinatz abesbatzako zuzendari izan da urte askoan. Udako musika ikastaro batzuetan ezagutu zuen Basilio Astulez, biak irakasle zirela. «Elkar ondo ulertzen dugu, ikuspegi eta gustu antzekoak ditugu eta». Astulez, momentu honetan, «mundu mailan erreferente bat» dela azaldu du, eta Vocalia taldea ere, «punta puntakoa» dela. Horregatik, hirugarren diskorako kantak idazteko eskatu zionean, Sarasolak «harriduraz» hartu zuen eskaera. «Horrelako talde bat nire musikan fijatzea sorpresa bat izan da». Diskoaren grabazioan ere parte hartu du; «beraiekin lan egiteko zortea izan dut; diskoan pianoa nik jotzea nahi zuen Basiliok, eta horretan aritu gara buru belarri azken hiru hilabeteotan, entsegu eta grabaketa artean. Mirestekoa eta eskertzekoa da beraien borondatea eta jarrera ona». Grabazioan «dena oso ondo» atera dela azaldu du, eta emaitzarekin gustura dago Sarasola. Diskoan sartu dituzten kanten artean, «eleiz musika eta euskal idazleen olerkiak» uztartu [...]
Azken hamarkadan sona handia eta kritika onak besterik ez ditu jaso Vocalia taldeak. Euskal Herriko 25 emakume ahotsek osatutako abesbatza da. 2000. urtean sortu zen, eta Basilio Astulez arabarraren zuzendaritzapean, mundu mailako lehiaketa garrantzitsu askotan parte hartu dute. Egunotan, hirugarren diskoa aurkeztu du, eta disko horretarako pieza eta egokitzapenak, Xabier Sarasola beasaindarrak idatzi ditu. Diskoa argitaratu ondorengo lehen kontzertua ere Beasainen egingo dute, larunbatean.
Xabier Sarasola Beasaingo Musika Eskolako eta Loinatz abesbatzako zuzendari izan da urte askoan. Udako musika ikastaro batzuetan ezagutu zuen Basilio Astulez, biak irakasle zirela. «Elkar ondo ulertzen dugu, ikuspegi eta gustu antzekoak ditugu eta». Astulez, momentu honetan, «mundu mailan erreferente bat» dela azaldu du, eta Vocalia taldea ere, «punta puntakoa» dela.
Horregatik, hirugarren diskorako kantak idazteko eskatu zionean, Sarasolak «harriduraz» hartu zuen eskaera. «Horrelako talde bat nire musikan fijatzea sorpresa bat izan da». Diskoaren grabazioan ere parte hartu du; «beraiekin lan egiteko zortea izan dut; diskoan pianoa nik jotzea nahi zuen Basiliok, eta horretan aritu gara buru belarri azken hiru hilabeteotan, entsegu eta grabaketa artean. Mirestekoa eta eskertzekoa da beraien borondatea eta jarrera ona». Grabazioan «dena oso ondo» atera dela azaldu du, eta emaitzarekin gustura dago Sarasola.
Diskoan sartu dituzten kanten artean, «eleiz musika eta euskal idazleen olerkiak» uztartu ditu; tartean, Xabier Amuriza, Kirmen Uribe, Joxean Artze, Joxerra Gartzia eta Tere Irastortzaren poemak. Hain zuzen ere, Irastortza idazle zaldibiarraren poema batek zabaltzen du diskoa, eta handik hartu dute Haizeak dakar izenburua.
Larunbatean, Beasainen
Disko hori finantzatzeko Beasaingo Udalak eman duen laguntza eskertu nahi izan du Sarasolak, eta «herri honetan, zerbait egin nahi duenak, egiteko aukera» duela azaldu du. Dikoaren aurkezpen kontzertua, larunbatean izango da, 19:30ean, Loinazko San Martin basilikan. Diskoa, Jon prentsa saltokian eta Mirentxu liburudendan dago salgai.