Zinema alternatiboaren azaroko zikloa gaur hasiko dute
Las Nieves del Kilimanjaro filmarekin hasiko dute gaur zine alternatiboaren azaroko zikloa Ordizian. 20:30ean hasiko dute proiekzioa Herri Antzokian. Gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko dute, jatorrizko bertsioan. Azaroan beste hiru emanaldi alte...
Las Nieves del Kilimanjaro filmarekin hasiko dute gaur zine alternatiboaren azaroko zikloa Ordizian. 20:30ean hasiko dute proiekzioa Herri Antzokian. Gaztelaniazko azpitituluekin eskainiko dute, jatorrizko bertsioan.
Azaroan beste hiru emanaldi alternatibo egingo dituzte leku berean. Azaroaren 14an eta 17an Una botella en el mar de Gaza filma eskainiko dute. 14an 20:30ean eta 17an 19:30ean eta 22:15ean egingo dituzte proekzioak.
Azaroaren 21ean Esteban Sapir zuzendariaren La antena pelikula jarriko dute ikusgai eta hilaren 28an, azkenik, Cafe de floré lana ikusteko aukera egongo da. Azken emanaldi hau ere azpitituloekin ikusi ahalko da. Bi emanaldi hauek 20:30ean hasiko dituzte.