Beasaingo Udaleko berdintasun teknikaria emakumeekin bilduko da
Beasaingo Udalak berdintasun teknika kontratatu du, eta dagoneko hasi da zerbitzua eskaintzen. Udaletik jakinarazi dutenez, dagoeneko martxan jarritako proiektuekin jarraituko du lanean berdintasun teknikariak, herriko beste hainbat eragilekin elkarlan...
Beasaingo Udalak berdintasun teknika kontratatu du, eta dagoneko hasi da zerbitzua eskaintzen. Udaletik jakinarazi dutenez, dagoeneko martxan jarritako proiektuekin jarraituko du lanean berdintasun teknikariak, herriko beste hainbat eragilekin elkarlanean. Hala, aurretik ezarritako helburuekin jarraituz, udala eta eragileak proiektu komun batean jardutea izango da helburua.
«Berdintasun arloa emakumeen parte hartze aktiborako beharrezko baliabidea dela kontuan izanda», zerbitzua ahalik eta gehien zabaldu nahi du udalak. Horregatik, orain arteko bidearekin jarraitzeko bi bilera antolatu dituzte. Lehena astelehenean izango da, 15:00etatik 17:00etara, berdintasun saileko bulegoan. Lehen bilera hau baserriko emakumeei zuzenduta egongo da.
Hurrengo hitzordua abenduaren 10erako jarri dute, eta kasu honetan deialdia irekia da, herriko emakume guztiei zuzenduta. Bilera batzar aretoan izango da, 17:00etatik 19:00etara.
Berdintasun teknikaria jada bildu da Asmube emakumeen elkarteko ordezkariekin, eta emakume etorkinekin ere egin ditu bilerak. Bilera horien inguruko oso «balorazio positiboa» egin du Beasaingo Udalak.













