
Ampo Ordiziak Gipuzkoako derbia jokatuko du bihar, Hernanin. 16:00etan hsiko dute partida. Youtubeko haizebita erabiltzaileak bideo eder bat osatu du Ampo Ordiziaren pasa den asteburuko partidako irudiekin. Gozatu ezazu errgbiaz kamera geldoan! Bihar ...

San Martin feria dela aprobetxatuz, bihar eguerdiko 12:00etan goi tentsioko linearen aurkako kontzentrazioa egingo dute Zegamako plazan Autopista Elektrikorik Ez plataformakoek antolatuta. Azken aldi honetan inguruko herrietan “topografo eta mugi...

Bihar goizean-goiztik hasita egingo dute Zegaman San Martin feria. Urteero bezala, ez da artisau posturik, abererik eta gaztari faltako Zegamako kaleetan. Urbia eta Aizkorriko gazten txapelketa eta herriko abereen txapelketako ere egingo dira, ohi beza...

Bihar, hilak 10, bukatutako tasa eta prezio publikoak borondatez ordaintzeko epea. Helbideratuta dauden erreziboak bihar kargatuko dira. Udalaren webgunean lor daiteke informazio gehiago.

Beasaingo Udalak berdintasun teknika kontratatu du, eta dagoneko hasi da zerbitzua eskaintzen. Udaletik jakinarazi dutenez, dagoeneko martxan jarritako proiektuekin jarraituko du lanean berdintasun teknikariak, herriko beste hainbat eragilekin elkarlan...

Beasaingo Blues Brothers tabernak kontzertua antolatu du bihar gauerako. Gaizka Azkarate eta Azkaiter Pelox musikariek osatzen duten Behi Bi Blues taldeak joko su, 23:30ean hasita. Kontzertua doan izango da.

Ordiziako Udaleko Kultura sailak, Victor Mendizabal fundazioaren bidez Victor Mendizabal – 2012 Ordizia II. ikerketa bekarako deialdia egin du. Bekak kultura eta hezkuntza arloa sustatzea du helburu, Ordiziari buruzko ikerketak bultzatuz. Beka deiald...

Ordiziako Ortzadar Argazkizale elkarteak erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean (19:00) Barrena kultur etxeko erakusketa gelan. Ortzadar elkarteko hainbat partaideren lanak ikusi ahalko dira: Amaia Oar Arteta, Iñaki Sanchez, Josemi Romero, Imanol Rubio, Jose Ignacio Rodriguez, Unai Arnaz, Javier Quiros, Sergio Bello, Julen Sainz, Aitzol Arruabarrena, Ana Gonzalez, Miguel Cavero, Omar Benmiloud eta Francisco Albarranenak. Erakusketa hilaren 30a arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Hala ere, elkarteko kideren batekin egon nahi duenak, astearteak erabil ditzake horretarako, egun horretan elkartzen baitira elkarteko kideak Barrenan duten egoitzan 19:00etatik 21:00etara.

Espainiako Zilarrezko mailako areto futboleko ligan lidergoa partekatzen duten Estanda Ordiziak eta Valdetires Ferroleko elkarren aurka jokatuko dute bihar, 18:15ean, Majori kiroldegian. Galiziako taldea, hala ere, partida bat gutxiago jokatuta dago sa...

Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia elkarteak hitzaldi sorta antolatu du hilabete honetarako. Azaroa, zientzia aroa izena jarri diote hitzaldi zikloari, eta guztira lau aditut zientziaren alorreko atal ezberdinei buruz hitz egingo dute. Raul I...

Beasaingo historiaren gaurik beltzenetakoa izan zen 1936ko uztailaren 28koa. Gau hartan eta ondorengo urteetan fusilatuta hil zirenen memoria berreskuratzeko lanean ari den herri ekimenak hainbat ekitaldi antolatu ditu egunotan. Horien barruan, bi aditu gonbidatu zituzten asteazken iluntzean: Pako Etxeberria, mediku forentsea eta Aranzadiko lehendakaria, eta Iñaki Egaña, historialaria eta Euskal Memoria fundazioko lehendakaria. Igartza jauregiko patioa jendez lepo bete zen mahai ingururako; gaiak herritarren artean sortzen duen interesaren seinale. Pako Etxeberria beasaindarra mediku forentsea da, eta gertutik bizi izan ditu azken urteetan gerran fusilatu eta hil zituztenen inguruko ikerketak eta gorpuen desobiratzeak. Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean egin dituzten ikerketetan, 300 hobi zabaldu eta 5.000 gorpu inguru berreskuratu dituztela azaldu zuen. Baina datu osoak kontuan hartuta, oraindik lan asko egiteko dagoela esan zuen. «Gerrako lehen urteetan hilketa masiboak egin ziren, eta Estatu espainiarrean 120.000 lagun inguru desagertarazi zituzten. Zifrak izugarriak dira». Ikerketa horrek fase ezberdinak bizi izan ditu, ordea. Etxeberriaren arabera, 1939an gerra bukatu zenean, «gerra haren garaileak desobiratzeko plan oso bat egin zen, laguntza publiko guztiarekin». Hildako haiek hobietatik atera eta Madrileko Erorien Haranera eraman zituzten. 1978. urtean, trantsizioarekin batera, urtetan ixilik egon ziren familiek ezin izan zuten gehiago eutsi eta euren kabuz hasi ziren hildakoak desobiratzen. Metodo zientifikoekin egindako lehen desobiratzeak, ordea, 2000 urtean egin [...]