Egia, justizia eta aitortza
Beasaingo historiaren gaurik beltzenetakoa izan zen 1936ko uztailaren 28koa. Gau hartan eta ondorengo urteetan fusilatuta hil zirenen memoria berreskuratzeko lanean ari den herri ekimenak hainbat ekitaldi antolatu ditu egunotan. Horien barruan, bi aditu gonbidatu zituzten asteazken iluntzean: Pako Etxeberria, mediku forentsea eta Aranzadiko lehendakaria, eta Iñaki Egaña, historialaria eta Euskal Memoria fundazioko lehendakaria. Igartza jauregiko patioa jendez lepo bete zen mahai ingururako; gaiak herritarren artean sortzen duen interesaren seinale. Pako Etxeberria beasaindarra mediku forentsea da, eta gertutik bizi izan ditu azken urteetan gerran fusilatu eta hil zituztenen inguruko ikerketak eta gorpuen desobiratzeak. Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean egin dituzten ikerketetan, 300 hobi zabaldu eta 5.000 gorpu inguru berreskuratu dituztela azaldu zuen. Baina datu osoak kontuan hartuta, oraindik lan asko egiteko dagoela esan zuen. «Gerrako lehen urteetan hilketa masiboak egin ziren, eta Estatu espainiarrean 120.000 lagun inguru desagertarazi zituzten. Zifrak izugarriak dira». Ikerketa horrek fase ezberdinak bizi izan ditu, ordea. Etxeberriaren arabera, 1939an gerra bukatu zenean, «gerra haren garaileak desobiratzeko plan oso bat egin zen, laguntza publiko guztiarekin». Hildako haiek hobietatik atera eta Madrileko Erorien Haranera eraman zituzten. 1978. urtean, trantsizioarekin batera, urtetan ixilik egon ziren familiek ezin izan zuten gehiago eutsi eta euren kabuz hasi ziren hildakoak desobiratzen. Metodo zientifikoekin egindako lehen desobiratzeak, ordea, 2000 urtean egin [...]
Beasaingo historiaren gaurik beltzenetakoa izan zen 1936ko uztailaren 28koa. Gau hartan eta ondorengo urteetan fusilatuta hil zirenen memoria berreskuratzeko lanean ari den herri ekimenak hainbat ekitaldi antolatu ditu egunotan. Horien barruan, bi aditu gonbidatu zituzten asteazken iluntzean: Pako Etxeberria, mediku forentsea eta Aranzadiko lehendakaria, eta Iñaki Egaña, historialaria eta Euskal Memoria fundazioko lehendakaria. Igartza jauregiko patioa jendez lepo bete zen mahai ingururako; gaiak herritarren artean sortzen duen interesaren seinale.
Pako Etxeberria beasaindarra mediku forentsea da, eta gertutik bizi izan ditu azken urteetan gerran fusilatu eta hil zituztenen inguruko ikerketak eta gorpuen desobiratzeak. Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean egin dituzten ikerketetan, 300 hobi zabaldu eta 5.000 gorpu inguru berreskuratu dituztela azaldu zuen. Baina datu osoak kontuan hartuta, oraindik lan asko egiteko dagoela esan zuen. «Gerrako lehen urteetan hilketa masiboak egin ziren, eta Estatu espainiarrean 120.000 lagun inguru desagertarazi zituzten. Zifrak izugarriak dira».
Ikerketa horrek fase ezberdinak bizi izan ditu, ordea. Etxeberriaren arabera, 1939an gerra bukatu zenean, «gerra haren garaileak desobiratzeko plan oso bat egin zen, laguntza publiko guztiarekin». Hildako haiek hobietatik atera eta Madrileko Erorien Haranera eraman zituzten. 1978. urtean, trantsizioarekin batera, urtetan ixilik egon ziren familiek ezin izan zuten gehiago eutsi eta euren kabuz hasi ziren hildakoak desobiratzen. Metodo zientifikoekin egindako lehen desobiratzeak, ordea, 2000 urtean egin zituzten. «Lehen lan haietan kritika eta oztopo asko jasan behar izan genituen. Politikari asko etorri zitzaizkigun kontu eske». Lehen urteetan, Europako kazetari gehiago etortzen ziren bertakoak baino. «2003an TVEko albistegian aurreneko berria atera zenean jakin genuen handik aurrera ez zela hura gelditzerik izango». Geroztik, azken hamar urteetan gauzak asko aldatu direla dio Etxeberriak.
Egia, justizia eta ordaina
Azken aldian asko hitz egin izan da biktimen eskubideen inguruan; Etxeberriaren ustez, biktimek hiru eskubide nagusi dituzte: egia, justizia eta ordaina edo erreparazioa. Eta hau gerraren galtzaileen kasuan argia da, Etxeberriaren ustez, ez baitute ez egirik, ez justiziarik eta ez ordainik jaso. «Egia orain hasi da azaleratzen, baina lan handia dago egiteko. Espainian erabaki zen justiziak ez zuela gai honetan parterik hartuko, beraz hori ere ez dute. Eta erreparazioa edo ordaina, soziala eta instituzionala izan daiteke; nire susmoa da ordain sozial hori badagoela, herritarren errekonozimendu bat, baina beste arloan erakundeek badute ardura bat, eta aitortza instituzional bat behar da».
Instituzioen aldetik, ordea, urte askoan axolagabekeria handia egon dela uste du Etxeberriak. 2007an onartu zuen Memoriaren Legeak ere, hutsune handiak dituela dio. «Oinarrian dagoen akats nagusia, politika publikoen falta da. Esaten digute: ‘zuek egin nahi duzuena’. Baina beraiek ez dute ezer egiten. Herri ordezkariek, autoritatea diren horiek hartu behar lukete ekimena». Gainera, lege horrek «egiaren printzipiotik ordainaren printzipiora jauzi egiten du, justiziatik pasa gabe; eta egiatik eta ordainetik ere pixka bat besterik ez du. Mundu mailan horrela egiten saiatu diren tokietan ez dute arrakastarik izan. Erreparazioa egin nahi izatea egia jakin gabe, edo justiziarik egin gabe, paripe bat besterik ez da».
Azken urte hauetan, Espainian ez bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan bestelako jarrera bat antzeman dute erakundeen partetik. «Nik uste zortea izan dugula azken legealdietan, Justizia Sailetik izan duten konpromisoarekin; gaia Giza Eskubideen Zuzendaritzatik bideratu dute, eta nik uste hori dela enkajerik egokiena. Hor lan asko egin dugu, testigantzak bildu, artxiboak arakatu, desobiratzeak, gorpuzkien ikerketa… Lan horri esker desagertuen errolda bat eta hobien mapa bat egin ahal izan ditugu».
Beasaingo gau odoltsua
Iñaki Egaña historialariak ere azken hamar urteetan eman diren aurrerapausoak azpimarratu zituen. «Zaldibian eman genituen azken fase honetako aurreneko urratsak, duela 10 urte, 2002ko urrian. Bertan bi gorpu aurkitu genituen, eta handik aurrera uholde bat etorri zen». Gipuzkoari dagokionean datu dezente daude, eta 1936tik 1942ra bitartean 1.030 lagun fusilatu zituztela azaldu du Egañak.
Beasaingo fusilatuen inguruan, ikerketaren oinarri izan diren hainbat iturri aipatu zituen. Aurrenekoetako bat, ELA sindikatuak 1938an egindako ikerketa izan zen. Baina «garrantzia berezia» izan duen dokumentua, Garcia Urzelaietak Ikuska aldizkarian argitaratutako Beasain, Una noche sangrienta artikulua izan zen. «Horri eta ondoren izandako ikerketei esker jakin dugu kasuistika oso ezberdineko hilketak izan zirela». Hala, altxamendu frankistarekin bat egin ez zuten bi karlista eta errepublikaren alde agertu ziren Beasaingo koarteleko zazpi Guardia Zibil fusilatu zituztela jakin ahal izan dute.
Kasurik dramatikoena, ordea, Igartua familiarena izan zen. Aita fusilatu egin zuten, eta haren bi semeak ere hil egin zituzten, bat gerran, frentean zebilela, eta bestea, aita bezala, fusilatuta. Beste datu kurioso bat ere eman zuen: «Gipuzkoako lehen fusilatuak Beasainen izan ziren, eta seguru asko azkenekoa dena ere, beasaindarra izan zen». Urretxun jaio baina Beasainen hazi zen Jesus Larrañagaren kasua da; Donostiako Alderdi Komunistako burua izan zen, Portugalen atxilotu eta fusilatu zuten arte.
Tiro galdu batek jota hil zen 3 urteko neskatoaren kasua edo Usategi baserrian granada bat lehertuta hil zirenenena ere kontatu zituen Egañak. “Beti fusilatuak aipatzen dira baina gerraren ondorioz hildako gehiago daude, eta horiek ere gerraren bitkimak dira. Egañaren arabera, «gerra itsusia izan zen, gerra guztiak bezala, eta ez dago alde onik bilatzerik. Gure lana da egia hori berreskuratzea; zenbakiak eta izenak daude, baina zenbaki horietako bakoitzaren atzean ibilbide bat eta historia bat dago, eta horretan














