Goi tentsioko linearen aurkako kontzentrazioa bihar Zegaman
San Martin feria dela aprobetxatuz, bihar eguerdiko 12:00etan goi tentsioko linearen aurkako kontzentrazioa egingo dute Zegamako plazan Autopista Elektrikorik Ez plataformakoek antolatuta. Azken aldi honetan inguruko herrietan “topografo eta mugi...
San Martin feria dela aprobetxatuz, bihar eguerdiko 12:00etan goi tentsioko linearen aurkako kontzentrazioa egingo dute Zegamako plazan Autopista Elektrikorik Ez plataformakoek antolatuta. Azken aldi honetan inguruko herrietan “topografo eta mugimendu asko” dabilela salatu dute elkartekoek eta eurek ez dutela halakorik egiteko baimenik eman” azaldu dute. Hori ere salatuko dute bihar. Zegamara inguratu eta kontzentrazioan parte hartzeko deia egin dute plataformatik.













