Kantu-afaria eta ibilaldia egingo dituzte Gabirian
Astea ongi bukatzeko, hiru ekintza desberdin egingo dituzte asteburuan Gabirian. Lehena gaur gauean egingo dute Osinalde elkartean. Kantu-afaria egingo dute pianoaz, flautaz, eskusoinuaz eta beste zenbait instrumentuz lagunduta. Eta kantu-afaria Gabirian izanda, bertsorik ere ez da faltako afalostean. Horrez gain, herriko Guri Bost taldekoek ere parte hartuko dute. Dagoeneko 80 lagun inguruk izena eman dute. Larunbateko afariak utzitako ajea pasatzeko utziko dute larunbata, eta igandean bi ekintzez gozatzeko aukera izango da. Lehena mugarriak ezagutzeko ibilaldia izango da eta goizean-goiz hasiko dute. 09:00etan Ostatu parean geldituko dira eta handik Atagoititik Zumarragako mugaraino joango dira, herriko mugak zeintzuk diren ezagutzeko. Altxorrari distira ateraz Azken urteetan azaro hasieran elizako organoaren balioa herritarrei nahiz bisitariei erakuste aldera, kontzertua eskaini izan dute Gabirian. Aurten ere halaxe egingo dute, igande honetako 12:00etako meza garaian eta baita meza osteko kontzertuan ere. Joxe Benantzi Bilbao organojole mundakarra izango da aurten Gabiriako altxor honi distira ateratzera etorriko den gonbidatua. Orain dela lau urte ere saioa eskainitakoa da Benantzi. Pianoa jotzen, organoa jotzen, abesten, koruak zuzentzen eta antzinako musika ikasi ditu Esteban Elizondo, Alberto Blancafort, Loreto Imaz eta Jabier Arigasen eskutik, besteak beste. Organoa jotzen Basileako (Suitza) Brett Leightonek irakatsi zion. Organoa joz kontzertu ugari eskaini ditu Europan zehar bizkaitarrak, [...]
Horrez gain, herriko Guri Bost taldekoek ere parte hartuko dute. Dagoeneko 80 lagun inguruk izena eman dute.
Larunbateko afariak utzitako ajea pasatzeko utziko dute larunbata, eta igandean bi ekintzez gozatzeko aukera izango da. Lehena mugarriak ezagutzeko ibilaldia izango da eta goizean-goiz hasiko dute. 09:00etan Ostatu parean geldituko dira eta handik Atagoititik Zumarragako mugaraino joango dira, herriko mugak zeintzuk diren ezagutzeko.
Altxorrari distira ateraz
Azken urteetan azaro hasieran elizako organoaren balioa herritarrei nahiz bisitariei erakuste aldera, kontzertua eskaini izan dute Gabirian. Aurten ere halaxe egingo dute, igande honetako 12:00etako meza garaian eta baita meza osteko kontzertuan ere.
Joxe Benantzi Bilbao organojole mundakarra izango da aurten Gabiriako altxor honi distira ateratzera etorriko den gonbidatua. Orain dela lau urte ere saioa eskainitakoa da Benantzi. Pianoa jotzen, organoa jotzen, abesten, koruak zuzentzen eta antzinako musika ikasi ditu Esteban Elizondo, Alberto Blancafort, Loreto Imaz eta Jabier Arigasen eskutik, besteak beste. Organoa jotzen Basileako (Suitza) Brett Leightonek irakatsi zion.
Organoa joz kontzertu ugari eskaini ditu Europan zehar bizkaitarrak, hala-nola Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Ars Viva Orkestrarekin, Ampurdako kamerako orkestrarekin, Alicanteko orkestra sinfonikoarekin eta Yehudi Menuhin bezalako zuzendariekin lan egin du hainbat urtez musikariak.
Benantziz gain, Gabirian dagoen barroko estiloko organo honen ezaugarrien inguruko azalpenak emateko Esteban Elizondo organojole donostiar ezaguna ere bertan izango da etzi.
Mezara eta ondorengo kontzertuta joaten direnek organojolearen abileziak entzuteaz gain, organoa bera nola jotzen duen ikusteko aukera izango dute. Aldibereko ekintza izango da, hotzen ari den une berean, elizaren beheko aldean jarriko den pantailari esker.














