Lemniskata elkarteak alor ezberdinei buruzko lau hitzaldi antolatu ditu
Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia elkarteak hitzaldi sorta antolatu du hilabete honetarako. Azaroa, zientzia aroa izena jarri diote hitzaldi zikloari, eta guztira lau aditut zientziaren alorreko atal ezberdinei buruz hitz egingo dute. Raul I...
Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia elkarteak hitzaldi sorta antolatu du hilabete honetarako. Azaroa, zientzia aroa izena jarri diote hitzaldi zikloari, eta guztira lau aditut zientziaren alorreko atal ezberdinei buruz hitz egingo dute.
Raul Ibañez adituak egingo duen hitzaldiarekin hasiko da zikloa, gaur, Un paseo matemático por los medios de comunicación hitzaldiarekin. Matematikari bizkaitarrak komunikabideetan matematika nola erabiltzen den azalduko du, tonu umoretsuan.
Jacinto Lobo Asturiarrak energiari eta zibilizazioari buruz hitz egingo du hilaren 16an, eta 23an Itxaro Perez beasaindarrak minbiziaren inguruan egiten ari den ikerketaren inguruko xehetasunak emango ditu. Aranzadi elkarteko Juantxo Agirre tolosarrak Amaiurko gazteluaren inguruko azalpenak emango ditu, azaroaren 30ean.
Lau hitzaldiak Igartza jauregian dira, 19:00etan. Saio bakoitzaren amaieran azalpenen inguruan hitz egingo dute parte hartzaileek.













