San Martin feria egingo dute bihar Zegaman
Bihar goizean-goiztik hasita egingo dute Zegaman San Martin feria. Urteero bezala, ez da artisau posturik, abererik eta gaztari faltako Zegamako kaleetan. Urbia eta Aizkorriko gazten txapelketa eta herriko abereen txapelketako ere egingo dira, ohi beza...
Bihar goizean-goiztik hasita egingo dute Zegaman San Martin feria. Urteero bezala, ez da artisau posturik, abererik eta gaztari faltako Zegamako kaleetan. Urbia eta Aizkorriko gazten txapelketa eta herriko abereen txapelketako ere egingo dira, ohi bezala. Hona hemen egitarau osoa:
09:00etatik 12:00etara: Herriko abereen erakusketa eta lehiaketa pilotalekuan.
09:00etatik 14:00etara: Artisau produktuen azoka Aitxuri herri eskolako patioan, pilotalekuan eta plazan.
10:00etan bailarako txistularien kalejira.
11:00etatik 13:00etara: Aizkorriko eta Urbiako artzainen arteko XIV. gazta lehiaketa.
11:00etatik aurrera: Eusko Labeldun Tolosako babarrunaren dastatzea Aitxuri herri eskolako patioan.
13:00etan: Herritarren arteko abere lehiaketako sari banaketa pilotalekuan.
13:30ean: XIV: gazta lehiaketako sari banaketa pilotalekuan. Ondoren gazta dastatzea.
17:30ean: Buruhandiak plazan.
18:00etan: Herritarren arteko San Martinetako XIV eskuz binakako pilota txapelketako finala













