Valdetires Ferrol hartuko du bihar Estanda Ordiziak
Espainiako Zilarrezko mailako areto futboleko ligan lidergoa partekatzen duten Estanda Ordiziak eta Valdetires Ferroleko elkarren aurka jokatuko dute bihar, 18:15ean, Majori kiroldegian. Galiziako taldea, hala ere, partida bat gutxiago jokatuta dago sa...
Espainiako Zilarrezko mailako areto futboleko ligan lidergoa partekatzen duten Estanda Ordiziak eta Valdetires Ferroleko elkarren aurka jokatuko dute bihar, 18:15ean, Majori kiroldegian. Galiziako taldea, hala ere, partida bat gutxiago jokatuta dago sailkapen buru.
Emilio Ortiz entrenatzaileak esan duenez, Valdetiresen aurka etxean jokatu dituzten partidetatik bakar bat ere ez dute irabazi, eta horrek adierazten du Galiziako taldearen maila. Hori dela eta, zaleei Majorira hurbiltzeko deia egin die Ortizek.













