Elosegi kaletik plazarako bidea itxi egingo dute bihar, Lazkaon
Lazkaoko Elosegi kaletik plaza atzeko aparkalekura doan bidea —San Prudentzio eskolaren aurrekoa— itxi egingo dute bihar, osteguna, zirkulazioarentzat, Lazkaoko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. 08:00etan moztuko dute pasaera. Udaletxe atzean dagoen garabia kendu behar dute. Plazako aparkalekura sartzeko edo handik irteteko Mikelar kaletik bideratuko dute zirkulazioa.