Enrike Zurutuzaren biografia argitaratu dute Azpeitian
Azpeitiko Uztarria komunikazio taldeak Enrike Zurutuza Altolagirre (Ataun, 1917—Azpeitia, 2010) albaitari eta euskaltzale ataundarrari buruzko liburua atera du. Ihintza Agirretxe kazetariak bildu du Zurutzaren bizimodua. Larunbatean 12:00etan aurkeztuko dute jende aurrean, Azpeitiko Baigera elkartean, 12:00etan. Ataungo Ariñaundi baserrian jaioa, albaitaritza ikasi zuen Zurutuzak, Zaragozan (Espainia). Bi arotan banatu zuen estudiante garaia, tartean 1936ko gerrak eten ziolako. Urte hartako uztailean Ataunen harrapatu zuen gerrak, nafar erreketeak sartu zirenean. Fronterako kintoei hots egiten hasi zirenean, berari deitu aurretik boluntario aurkeztu zuen bere burua. Hala, zeregina aukeratu ahal izan zuen: albaitari. Lan arloan Azpeitian garatu zuen, eta hara ezkondu zen. Albaitaritza klinika jartzen ere aitzindari izan zen, Azpeitiko albaitari karguan aurretik zegoen Gaudentzio Arregirekin batera. Euskaltzalea “amorratu” zen Zurutuza. Frankismo garaian, La Voz de Guipuzcoa irratian euskaraz jarduten zen. Nekazaritza aholkuak ematen 25 urtetik gora igaro zuen. Jose Miel pertsonaia izan zen irratian. Ataungo Atauniker kultur elkartean ohorezko bazkide zen. 2008an Felipe Arin magistratu ataundarrari buruzko biografia liburua aurkeztu zuen, sorterrian bertan.
Azpeitiko Uztarria komunikazio taldeak Enrike Zurutuza Altolagirre (Ataun, 1917—Azpeitia, 2010) albaitari eta euskaltzale ataundarrari buruzko liburua atera du. Ihintza Agirretxe kazetariak bildu du Zurutzaren bizimodua. Larunbatean 12:00etan aurkeztuko dute jende aurrean, Azpeitiko Baigera elkartean, 12:00etan.
Ataungo Ariñaundi baserrian jaioa, albaitaritza ikasi zuen Zurutuzak, Zaragozan (Espainia). Bi arotan banatu zuen estudiante garaia, tartean 1936ko gerrak eten ziolako. Urte hartako uztailean Ataunen harrapatu zuen gerrak, nafar erreketeak sartu zirenean. Fronterako kintoei hots egiten hasi zirenean, berari deitu aurretik boluntario aurkeztu zuen bere burua. Hala, zeregina aukeratu ahal izan zuen: albaitari.
Lan arloan Azpeitian garatu zuen, eta hara ezkondu zen. Albaitaritza klinika jartzen ere aitzindari izan zen, Azpeitiko albaitari karguan aurretik zegoen Gaudentzio Arregirekin batera.
Euskaltzalea “amorratu” zen Zurutuza. Frankismo garaian, La Voz de Guipuzcoa irratian euskaraz jarduten zen. Nekazaritza aholkuak ematen 25 urtetik gora igaro zuen. Jose Miel pertsonaia izan zen irratian. Ataungo Atauniker kultur elkartean ohorezko bazkide zen. 2008an Felipe Arin magistratu ataundarrari buruzko biografia liburua aurkeztu zuen, sorterrian bertan.