Gaur hasiko da Ormaiztegin mendi astea, igandera arte
San Andres jaien atarian mendira zuzendutako ekitaldiak antolatu dituzte Ormaiztegin. Gaur hasi eta igandera arte mendi astea egingo dute. Patricia Viscarreten eta Alberto Urtasunen Escalada en Madagascar ikus-entzunezkoa izango da zikloari hasiera ema...
San Andres jaien atarian mendira zuzendutako ekitaldiak antolatu dituzte Ormaiztegin. Gaur hasi eta igandera arte mendi astea egingo dute. Patricia Viscarreten eta Alberto Urtasunen Escalada en Madagascar ikus-entzunezkoa izango da zikloari hasiera emango diona, gaur, 19:30ean kultur etxean.
Esperientzia handiko mendizaleak dira biak, munduan zeharreko gailurrak hamaika aldiz zapaldutakoak. Ingeniari teknikoa da Viscarret, eta fisioterapeuta Urtasun, baina azken urteetan mendia izan dute kasik ogibide. Madagascargo esperientziatik Groenlandiara egingo dute salto bihar.
Groenlandian zehar egindako zeharkaldi baten inguko ikus-entzunezkoa ikusi ahalko da bihar, eta Alberto Zerainen Mazeno Nanga Parbat ikus-entzunezkoa etzi. Bi emanaldi hauek ere kultur etxeko aretoan izango dira, 19:30ean hasita.
Herrian zehar oinez
Mendi astearen barruan egingo dute aurten ere argazki lehiaketako sari banaketa. Etzi izango da, Zerainen emanaldiaren ondoren. Igandea izango da mendi asteko azken eguna, eta asteari amaiera emateko ibilaldia antolatu dute. Ormaiztegiri itzulia emango diote, 09:00etan kultur etxe ondoko aparkalekutik abiatuta. Amaieran hamaiketakoa egingo dute eta 18:30ean gaztaina jatea herriko plazan.













