Goierriko mendizaleen lanak eskainiko dituzte mendi astean
Arrastaka mendi taldeak antolatuta, bosgarren urtez egingo dute mendi astea Beasainen. Astelehenetik ostiralera, mendizaletasunarekin lotutako argazki bildumak eta ikus-entzunezkoak izango dira egunero. Saio guztiak Igartzako burdinolan izango dira, 19:00etan. Eta larunbatean, eskalada praktikak egingo dituzte. Arrastaka taldekoek mendi astea «udazkeneko klasikoa» bihurtu nahi dute; horregatik, herritar eta mendizale guztiei egin diete ekitaldietan parte hartzeko deia. Arrastaka mendi taldeak urtean zehar egindako ekintzen eta irteeren argazkiekin hasiko dute egitaraua, astelehenean. Biharamunean berriz, beste horrenbeste egingo dute Aizkorri mendizale elkarteko irteerekin. Mendizale goierritarren lanak Beasaingo elkarteen lana ez ezik, Goierriko mendizaleek urtean zehar egindakoa ikusteko aukera ere izango da. Asteazkenean, Jokin Aizpuruak eta Pello Eskisabelek Alpeetan zehar egindako trabesiaren irudiak bildu dituzte ikus-entzunezko lan batean. Egileak ere bertan izango dira, bidaiaren inguruko azalpenak eta bizitako esperientzia kontatzeko. Ostegunean berriz, Pedro Garciaren txanda izango da. 2011n Himalaiako Muztagh Ata mendira egindako espedizioa azalduko du ordiziarrak. 7.546 metro ditu eta Kun Lun mendikateko bigarren mendirik garaiena da. Gailurrerako bidea eta beherakoan mendizale bati laguntzen izandako esperientzia azalduko du. Jendaurreko azken emanaldia, ostiralekoa izango da. Arrastaka taldeko Iñaki Mozok, Ehunmiliak probaren inguruan egin duen ikus-entzunezkoa eskainiko dute. Probaren irudiak ikusteaz gain, parte hartzaile batzuen testigantzak entzuteko aukera ere izango da. Aurtengo mendi astea bukatzeko, saio berezia antolatu dute hilaren 24rako; eskalada praktikak egiteko [...]
Arrastaka mendi taldeak antolatuta, bosgarren urtez egingo dute mendi astea Beasainen. Astelehenetik ostiralera, mendizaletasunarekin lotutako argazki bildumak eta ikus-entzunezkoak izango dira egunero. Saio guztiak Igartzako burdinolan izango dira, 19:00etan. Eta larunbatean, eskalada praktikak egingo dituzte. Arrastaka taldekoek mendi astea «udazkeneko klasikoa» bihurtu nahi dute; horregatik, herritar eta mendizale guztiei egin diete ekitaldietan parte hartzeko deia.
Arrastaka mendi taldeak urtean zehar egindako ekintzen eta irteeren argazkiekin hasiko dute egitaraua, astelehenean. Biharamunean berriz, beste horrenbeste egingo dute Aizkorri mendizale elkarteko irteerekin.
Mendizale goierritarren lanak
Beasaingo elkarteen lana ez ezik, Goierriko mendizaleek urtean zehar egindakoa ikusteko aukera ere izango da. Asteazkenean, Jokin Aizpuruak eta Pello Eskisabelek Alpeetan zehar egindako trabesiaren irudiak bildu dituzte ikus-entzunezko lan batean. Egileak ere bertan izango dira, bidaiaren inguruko azalpenak eta bizitako esperientzia kontatzeko.
Ostegunean berriz, Pedro Garciaren txanda izango da. 2011n Himalaiako Muztagh Ata mendira egindako espedizioa azalduko du ordiziarrak. 7.546 metro ditu eta Kun Lun mendikateko bigarren mendirik garaiena da. Gailurrerako bidea eta beherakoan mendizale bati laguntzen izandako esperientzia azalduko du.
Jendaurreko azken emanaldia, ostiralekoa izango da. Arrastaka taldeko Iñaki Mozok, Ehunmiliak probaren inguruan egin duen ikus-entzunezkoa eskainiko dute. Probaren irudiak ikusteaz gain, parte hartzaile batzuen testigantzak entzuteko aukera ere izango da.
Aurtengo mendi astea bukatzeko, saio berezia antolatu dute hilaren 24rako; eskalada praktikak egiteko aukera emango dute, Antzizar kiroldegiko rokodromoan. Gazte nahiz heldu, probatu nahi duen guztiarentzat zabalduko dituzte ateak, goizez (10:00-14:00) eta arratsaldez (16:00-19:30).