Pailazoen 25. urteurrena eta Goierriko gazteak GoiBerriren ale berrian
Goierriko umeek eta ez hain umeek Takolo, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen diska baterako grabazioan parte hartu zuten. Pailazoen 25. urteurrena ospatzeko aterako dute diska, eta urte guzti hauetan Goierriko umeek eman dieten laguntza eskertzeko, diska berriko bi kantatan parte hartzera gonbidatu zituzten. Oinarri horretatik abiatu dira aste honetan GoiBerri aldizkarirako gai nagusia egiteko.
Elkarrizketari dagokionez, Joxe eta Jazinto Urrestarazu txirrindulari ohiak dira aste honetan galderei erantzungo dietenak. Bestalde, Gabino Murua lotu dute kate motzean eta irtzia Andoni Salamerok, Inazio Usarraldek eta Joxepa Madariagak eman dute. Gazteen atalean Legazpiko txaranga berezi batek hartuko du lekua, eta Eli Santos, Urretxun bizi den portugaldarra ere ale berean aurkitu ahalko dute irakurleek.