Vaticano II.aren 50. urteurrenean Arantzazura joateko deia egin dute
Eutsi Berrituz kristau taldeak Vatikanoari atea itxi al diogu? lelopean elkarretaratzea egingo du datorren azaroaren 24an Arantzazun. Jon etxezarreta ariko da bertan hizlari lanetan, eta 10:00etan elkartuko dira. 13:30ak arte iraungo du ekitaldiak. Gipuzkoako kristau taldetik goierritarrei bertara joateko deia egin diete. Autobusak ere jarri dituzte. Azaroaren 24a baino lehen eman beharko da izena telefono hauetako batera hots eginez: 685726168 (Carmen) edo 665748876 (Joani).
Txartela hamar euro kostako da. (Euskadiko kutxa/ Caja Laboral : 3035 0141 88 141 1 043633). Ordainketa egiterakoan izena eta bizitokia zehaztu behar dira.