82 urteko gizon baten bila ari dira Ordizian
Atzo arratsaldetik desagertuta dago gizona. Paseatzera atera zen, eta ordutik ez da etxera itzuli. Ertzaintzako, Gurutze Gorriko eta DYAko kideak dabiltza bere bila. Zakurrak ere erabiltzen ari dira, aztarnak aurkitzen eta jarraitzen lagundu diezaieten...
Atzo arratsaldetik desagertuta dago gizona. Paseatzera atera zen, eta ordutik ez da etxera itzuli. Ertzaintzako, Gurutze Gorriko eta DYAko kideak dabiltza bere bila. Zakurrak ere erabiltzen ari dira, aztarnak aurkitzen eta jarraitzen lagundu diezaieten. Gaueko ordu txikietan bilaketa bertan behera utzi dute, gaur goizean berrekiteko. Oianguren parkearen inguruetan ari dira gizonaren bila, normalean bertan paseatzen baitu. Bolñondres ugari batu dira bilaketa lanetara.













