Jostailuen truke azoka egingo du Aisihezik larunbatean
Aisihezi aisialdi elkarteak, Jostailuen II. Truke Azoka antolatu du larunbaterako. Ekimen horren helburua, «Gabonetan ematen den gehiegizko kontsumoaz» ohartaraztea dela azaldu dute Aisiheziko kideek. Izan ere, «jostailuak eta jolasak duen garrant...
Aisihezi aisialdi elkarteak, Jostailuen II. Truke Azoka antolatu du larunbaterako. Ekimen horren helburua, «Gabonetan ematen den gehiegizko kontsumoaz» ohartaraztea dela azaldu dute Aisiheziko kideek. Izan ere, «jostailuak eta jolasak duen garrantzia deuseztuta gelditzen da, hainbeste propaganda eta iragarkirekin».
Hala, azokaren bidez etxean dauden eta «erabiltzen ez diren jostailuak trukatzeko aukera» ematen dute. Eta bide batez, trukearen eta berrerabilpenaren balioa zabaldu nahi dute gizartean.
Azoka Loinazko San Martin plazan jarriko dute, goizez (11:00-13:00) eta arratsaldez (16:30-18:30).
Postuetan, adinen arabera sailkatuta jarriko dituzte jostailuak. Metodologiari dagokionean, jostailu bat eramaten duen bakoitzari bale bat emango diote, eta bale horrekin, beste jostailu bat hartu ahalko da trukean.













