Larunbatean jarraituko du Barroko Aire zikloak Ordizian
Barroko Aire zikloaren bigarren kontzertua bertan behera gelditu ondoren, Ordiziako parrokiak berriro heldu dio programazoari. Larunbat honetan, hilak 17, 20:00etan egingo dute hurrengo kontzertua Loreto Aramendi organojolearekin eta Javier Simó Echarte trompetajolearekin. Kontzertuan G.F. Haendelen “Watermusic-Ur-musika” eta tankerako lanak eskainiko dituzte, baita, J.S. Bach, M. Duruflé, J. Alain eta A. Marcello musikarien lanak ere. Antolatzaile musika hunkigarria eta distiratsu gisa definitu dute. Loreto Aramendi Loreto Aramendik Donostiako kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta han eskuratu zituen pianoko, klabeko, organoko eta ganbera musikako goi titulazioak. Baionako Eskualde Kontserbatorioan, B. Carrau eta E. Landart irakasleekin organoa ikasi, eta Urrezko Domina eta Lehen Saria lortu zituen, Hobekuntza zikloaren bukaeran. Lyongo Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean (C.N.S.M.D), J. Boyer, L. Robilliard eta J. Von Oortmersen irakasleekin lan egin zuen, eta Goi Ikasketen Diploma Nazionala eskuratu zuen, organo espezialitatean. Parisen, Eskualdeko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean bost urteko hobekuntza lana egin zuen Noelle Spieth irakaslearekin, eta klabezineko goi zikloaren amaieran lehen saria eta Musika Ikasketa Orokorren Diploma eskuratu zituen. Piano espezialitatean J. Rouvier irakaslearekin lan egin zuen. Gaur egun, Donostiako F. Escudero kontserbatorioko irakasle da eta organo-jotzaile titularra Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan. Psikologiako lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU). Javier Simó Javier Simó Echarte musika ikasketak Valentziako [...]
Barroko Aire zikloaren bigarren kontzertua bertan behera gelditu ondoren, Ordiziako parrokiak berriro heldu dio programazoari. Larunbat honetan, hilak 17, 20:00etan egingo dute hurrengo kontzertua Loreto Aramendi organojolearekin eta Javier Simó Echarte trompetajolearekin.
Kontzertuan G.F. Haendelen “Watermusic-Ur-musika” eta tankerako lanak eskainiko dituzte, baita, J.S. Bach, M. Duruflé, J. Alain eta A. Marcello musikarien lanak ere. Antolatzaile musika hunkigarria eta distiratsu gisa definitu dute.
Loreto Aramendi
Loreto Aramendik Donostiako kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta han eskuratu zituen pianoko, klabeko, organoko eta ganbera musikako goi titulazioak. Baionako Eskualde Kontserbatorioan, B. Carrau eta E. Landart irakasleekin organoa ikasi, eta Urrezko Domina eta Lehen Saria lortu zituen, Hobekuntza zikloaren bukaeran.
Lyongo Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean (C.N.S.M.D), J. Boyer, L. Robilliard eta J. Von Oortmersen irakasleekin lan egin zuen, eta Goi Ikasketen Diploma Nazionala eskuratu zuen, organo espezialitatean.
Parisen, Eskualdeko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean bost urteko hobekuntza lana egin zuen Noelle Spieth irakaslearekin, eta klabezineko goi zikloaren amaieran lehen saria eta Musika Ikasketa Orokorren Diploma eskuratu zituen. Piano espezialitatean J. Rouvier irakaslearekin lan egin zuen.
Gaur egun, Donostiako F. Escudero kontserbatorioko irakasle da eta organo-jotzaile titularra Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan.
Psikologiako lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).
Javier Simó
Javier Simó Echarte musika ikasketak Valentziako Joaquín Rodrigo kontserbatorioan egin zituen Leopoldo Vidal irakaslearekin, eta Ikasketa Amaierako Aparteko Saria eskuratu zuen. Ikasten jarraitu zuen Bremengo Tronpeten Akademian (Alemania) Bo Nilsson, Pierre Thibaud eta Thomas Stevensekin. Zenbait ikastaro egin ditu Hakan Hardenbergerrekin. Alemanian egon zen bitartean Philharmonie des Schleswig-Holstein Musik Festivaleko tronpeta bakarlaria izan zen.
Espainiako hainbat orkestrarekin kolaboratu du, eta aipatzekoa da Valentziako Palau de les Arts-eko orkestraren inaugurazio kontzertuan, Lorin Maazelen zuzendaritzapean, izandako parte hartzea. Lehenengo tronpeta bezala ere kolaboratu du Stutgarteko Bach Collegiumekin, Helmuth Rillingek gonbidatuta.