Onik aurkitu dute Ordizian galdutako gizona
Erorketa bat izan du, eta hipotermia zantzuak ditu, baina bere osasun egoera ona da, eta Zumarragako hospitalera bidean da. 16:30ak aldera aurkitu dute 82 urteko gizona. Kolpe batzuk ditu gorputzean, erorikoaren ondorioz hartutakoak, eta hipotermia zan...
Erorketa bat izan du, eta hipotermia zantzuak ditu, baina bere osasun egoera ona da, eta Zumarragako hospitalera bidean da.
16:30ak aldera aurkitu dute 82 urteko gizona. Kolpe batzuk ditu gorputzean, erorikoaren ondorioz hartutakoak, eta hipotermia zantzuak baditu ere, bere egoera ona da, Herrizaingo sailak jakinarazi duenez. Trenbidea jarraituz bere bila zebilen Udaltzain batek topatu du, Ordiziako Goardia Zibilaren koartelaren inguruetan.
Atzo desagertu zen 82 urteko gizona. Paseatzera atera zen eta ez zen etxera itzuli. Ertzainak, DYAko eta Gurutze Gorriko langileak eta hainbat bolondres bere bila aritu gaur ere. Atzo hasi zuten bilaketa, baina gaueko ordu txikietan bertan behera utzi dute, gaur goizean hasteko.













