Web orrialde berria aurkeztu dute Seguran
Herriko 25 elkarteei presentzia handiagoa emango dien web orrialde berria aurkeztu zuten atzo arratsaldean Seguran. Bilerara herriko hainbat elkarte inguratu ziren eta Axier Alustizak zinegotziak web orri berri honen nondik norakoak azaldu zizkien bert...
Herriko 25 elkarteei presentzia handiagoa emango dien web orrialde berria aurkeztu zuten atzo arratsaldean Seguran. Bilerara herriko hainbat elkarte inguratu ziren eta Axier Alustizak zinegotziak web orri berri honen nondik norakoak azaldu zizkien bertaratuei. Honen arabera, web berria “dinamikoagoa, elkarteen ekintzei buruzko informazio gehiago emateko prestatua eta merkeagoa” da. 3.000 euro inguru kostako da eta 2.000 eurotik gorako dirulaguntza lortu du Udalak hau aurrera eramateko. Elkarteak beste bilera batera deituko dituzte webaren erabileraren berri emateko. Otsail amaierarako erabiltzeko prest egongo dela aurreikusten dute.