Arri BKL asteburuko emaitza errepikatzen saiatuko da Donostian
Pasa den asteburuan denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuten Arri BKLko mutilek, Donibasketi 42-38 irabazita. Etxean lortutako garaipen hori etxetik kanpo lortzea izango dute, ordea, asteburuko erronka. Igandean, Donostian jokatuko dute, Cafes Aito...
Pasa den asteburuan denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuten Arri BKLko mutilek, Donibasketi 42-38 irabazita. Etxean lortutako garaipen hori etxetik kanpo lortzea izango dute, ordea, asteburuko erronka. Igandean, Donostian jokatuko dute, Cafes Aitona taldearen kontra. Partida 12:00etan izango da, Altzako kiroldegian.
Emakumezkoen senior taldeak ere emaitza ona lortu zuen asteburuan, Ordizian 33 eta 42 irabazita. Asteburuan ere kanpoan jokatuko dute, Zarauzko Murkil Zast taldearen kontra. Lehia bihar izango da, 20:00etan, Antonianos kiroldegian.