Gaur iluntzeko 19:30etik aurrera garagardo festa egingo dute Zeraingo Mandio Tabernan. Edateko zerbeza eta jateko ukalondoa, saltxitxak eta patata purea egongo dira, eta postrerako gaztaina erreak.
Grimm aniek 20. hamarkadan Edurne Zuri ipuina asmatu zutenetik, moldaketa eta bertsio ugari izan ditu istorioak, baita zineman ere. Denetan berezienetako bat, Pablo Berger zuzendari espainiarrak aurten egin duena da. Zine mutuaren aldeko hautua egin d...
Astebururako Venganza. Concexión Estambul filma jarriko dute Lazkaon, Arerian antzokian. 12 urtetik gorakoentzat da. Emanaldiak larunbatean (19:30 eta 22:15), igandean (19:30) eta astelehenean (21:30) dira. Haurrentzat Diario de Greg. Dia de perros iz...
Altzagako Udalak azaroaren 7an eta Itsasondokoak biharamunean onartu zituzten bakoitzari dagozkion 2013rako ordenantza fiskalak. Ibilgailuen zerga, zerbitzu publikoena eta ondasun higiezinen gainekoaren dokumentuak jendaurrean ikusgai daude, bi herriet...
Errezil sagarren lehiaketa eta baserriko produktuen azoka egingo da igande honetan Gabirian. Orain arteko baserritarren parte-hartzerik handiena izango du aurtengoak: 16 baserrik parte hartuko dute errezil sagar lehiaketan eta 12 etxek jarriko dituzte...
Lemniskata zientzia elkarteak antolatu duen Zientziaroa egitarauaren barruan, Jacinto Lobo ingeniari asturiarraren txanda izango da gaur. Sener, Iberduero, ISB eta ENCE erakundeetan lan egindakoa da. Energia eta zibilizazioa hitzaldian, «zientzia eta teknologia energetikoak eta zibilizazioak duten loturaz» hitz egingo du egingo du Lobok, 19:00etan, Igartza jauregian.
Pasa den asteburuan denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuten Arri BKLko mutilek, Donibasketi 42-38 irabazita. Etxean lortutako garaipen hori etxetik kanpo lortzea izango dute, ordea, asteburuko erronka. Igandean, Donostian jokatuko dute, Cafes Aito...
CAF enpresa beasaindarrak Brasilgo bi hiritako trenak egiteko kontratu bana lortu du, Sao Pauloko lantegian egiteko. Belo Horizonte hirirako lau bagoiko hamar tren egingo dituzte, eta lau bagoiko beste hamabost trenen ‘bogie’-ak Porto Alegr...
Elegante eguna 14:00 Eleganteen bazkaria O.G.A.k antolatuta Zubipe kiroldegian. Bazkalostean mahaijokoak O.G.A.k antolatuta Zubipe kiroldegian. 16:00 Mus txapelketa 8 erregetara Jubiatuen Elkartean. 17:30 Jolas didaktikoak haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzeko, Zumalakarregi museoan.
Harkaitz Cano idazle lasartearrak irakurleekin solasaldia egin zuen, herenegun, Lazkaoko Gerriko Txokoan. Gerriko kultur elkartearen Liluratura saioan izan zen, 25 bat irakurlerekin, Twist eleberri sarituaren berri emateko eta herritarren iritziak jasotzeko. Hain zuzen, asteartean ordu beretsuan narratibako Euskadi Saria jasoa zen Cano. Lazkaoko solasaldiaren aurretik, Goierriko Hitza-rekin hizketan aritu zen Harkaitz Cano. Hona elkarrizketa: «Apustu erradikala egin nuen» Aurten narratibako Euskadi, Beterriko Liburua eta kritikaren sariak jaso dituen Twist eleberriaz jardun da Harkaitz Cano Lazkaon, EAEko sari gorena jaso eta 24 ordura. Herri txikia izatearen abantaila da Harkaitz Canorentzat (Lasarte, 1975) egun baten tartean sari garrantzitsu bat jasotzea eta irakurleekin zuzenean hitz egitea. Gerriko Txokoan xehetu du, irakurleekin, eleberri saritua. Zer bilatzen duzu irakurleengan Gerrikokoa bezalako solasaldiekin? Batez ere jaso egiten dut. Liburu honekin, hain zuzen, konturatu naiz jendeak gauza asko jartzen dituela liburuan ez daudenak: garaiari buruzkoak, gertaeraren oroitzapenak… Osatzera dator jendearen bertsioa, liburuak garai horri buruzko ateak irekiko balizkio bezala, eta orduan bakoitzak bere oroitzapenak ematen ditu. Norbere susmoak baieztatzeko modu bat ere bada, zer gustatu den eta zer ez. Dozena erdi bat saio egin direnean, konstante batzuk errepikatzen hasten dira. Zer irudipen jaso duzu orain artekoetan, orokorrean? Bi irakurle mota daude, oro har. Lehenengo kapitulua asko [...]
Zaldibiako Udalbatzak azaoren 5ean onartu zuen 2013rako ordenantza fiskala. Orokorrean, Hego Euskal Herriko KPI Kontsumorako Prezioen Indizeari dagokion %3,1 haziko dira udal zergak eta tasak. Lehen aldiz hartu dute aintzat eremu hori, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako KPIa (%2,9) eta Nafarroakoa (%3,3) batekoz beste eginda. Bilduk eta Zaldibian Herrigintzanek oniritzia eman zioten ordenantzari. Herrigintzanek, hala ere, aldundiaren hainbat parametrotan desadostasuna azaldu zuen, aktan jasotzeko. Zerga sortan berritasuna etxebizitza hutsen gainekoa izango dute udalerriek 2013an. Aldundiak sortu du, eta udalei eman die kobratzeko eskumena, errekargu portzentajea ere euren esku utzita. Zaldibiako Udalak etxe hutsei %50 aplikatzea erabaki du. Uraren tasan ere kontzeptu berria sartuko da datorren urtean: kontsumoaren araberako zerga kobrantza, gastatutako metro kuboen multzoka. Udalari zerbitzua kostatzen zaion guztia ez du zergekin finantzatuko. Aurten «erdia bakarrik» aplikatuko da. Tasak egokitzen Zaldibiako udal gobernuak aurkeztu duen ordenantzaren oinarrian aberastasunaren zenbatekoaren neurria dago: «Gehien daukanari gehiago kargatuko zaio zergetan. Tasak egokitzen ari gara jendearen baliabideetara», azaldu du udalak. Ibilgailuen kasuan, adibidez, potentzia fiskal handiagoaren arabera, tasa portzentualki hazi egingo da. Auto txikienetan, ziklomotore, atoi, traktore eta kamioietan KPIarena igoko da. Zabor bilketari dagokionez, %8 igoko da zerga. Sasietak %5 garestitu dio udalari faktura, eta igoera horri KPIa gehitu zaio. Helburua arlo horrek duen [...]
Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian aste honetan egin dituzte herrian zaborra biltzeko atez ateko sistema xehetzeko aurreneko batzar irekiak. Jendeak erantzun du. Zaldibian, adibidez, herenegun 112 elkartu ziren antzokian. Lehen bilera horietan teknikariek Spora enpresak egindako azterketa —herri bakoitzera egokitua— eta bilketa sistema orokorra aurkeztu dute. Hurrena, prozesuan sakontzeko, auzoka, kaleka edo etxebizitza blokeka egingo dituzte bilerak.
Ataungo Herri Antzokian Las nieves del Kilimanjaro (Les neiges du Kilimandjaro) filma emango dute. Drama generokoa da, ikusle guztientzat egokia. Gaur 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean 21:00etan dira sarrerak. Haurrek Nanny McPhee & the big band izango dute, euskaraz, igandean 16:30ean.
Gabirian Asiako liztorren habia bat kendu dute. Mandiola Zaharreko txabola barruan egin zuten liztorrek habia. Atzo intsektizida bidez hil zituzten liztorrak eta ondoren beraien habia kendu zuten sutan erretzeko. Honako argazki hauek bidali dituzte gab...
Estanda Ordiziak Bilbon jokatuko du zapatuan, Tecuni Bilboren kontra. 18:30ean hasiko dute partida. Euskal derbia izango da, eta ordiziarren hitzetan, “oso interesgarria izango da, bi taldeek asko baitute jokoan”. Bilbotarrak sailkapenaren ...
Beasaingo Udalak 2013ko udal aurrekontuak onartzeko prozesua martxan jarri du. Hemendik urte bukaerara arte, herritarrekin, eragileekin eta alderdiekin bilduko dira, urte bukaerarako edo urtarrilean, aurrekontuak osatu eta udalbatzak onar ditzan. Krisiak baldintzatutako aurrekontuak izango direla aurreratu du udalak, «baina herria ez da geldirik geldituko». Udalaren diru sarrerek behera egin dute, eta 2007ko aurrekontuen mailara jaitsi direla diote, hau da, 13 milioi euroren azpitik; gastuek berriz, goraka jarraitzen dute. Hala ere, «inbertsioen atalari eutsi» egin nahi diote eta «ezinbestekoak diren egitasmoak egiteko gai» izango direla uste dute. «Denok nahiko genuke gehiago egin, baina lehentasunak ondo ordenatu beharrean gaude» Aurrekontua egiteko prozesu horretan parte hartuko duten alderdiei eta eragileei, «arduraz» jokatzeko eskatu diete, «talka politikotik urrundu eta garaiak eskatzen dituen adostasunetara» iristeko. Hala, «lehentasunak behar bezala kokatzeko denen iritziak jasotzeko prest» agertu da udala. 2012ko kontuen balantzea Bestalde, 2012ko kontuei dagokionean, «%90ean gauzatuta edo gauzatze bidean» izango dela azaldu du udalak. Sarreren kasuan, Aldunditik jaso beharreko diru kopuruak behera egin duen arren, «Beasaingo Udalak egindako aurreikuspenak bete betean asmatu» duela azaldu dute, eta saldoa aldekoa izango dela. Zeharkako zergetan, ordea, «hirigintza espediente baten irregulartasunak tarteko», sarrerek ez dute aurreikuspen hori bete, eta jaso beharreko 500.000 euroak atzeratu egingo dira. Azkenik, Beasain Lantzenek izandako [...]