Asiako liztorren habia bat kendu dute Gabirian
Gabirian Asiako liztorren habia bat kendu dute. Mandiola Zaharreko txabola barruan egin zuten liztorrek habia. Atzo intsektizida bidez hil zituzten liztorrak eta ondoren beraien habia kendu zuten sutan erretzeko. Honako argazki hauek bidali dituzte gab...
Gabirian Asiako liztorren habia bat kendu dute. Mandiola Zaharreko txabola barruan egin zuten liztorrek habia. Atzo intsektizida bidez hil zituzten liztorrak eta ondoren beraien habia kendu zuten sutan erretzeko. Honako argazki hauek bidali dituzte gabiriarrek Erlezain Elkartera eta hauek “Vespa Velutina” izeneko liztorra dela baieztatu dute.













