‘Blancanieves’ filmaren azken bertsioa eskainiko dute Usurben
Grimm aniek 20. hamarkadan Edurne Zuri ipuina asmatu zutenetik, moldaketa eta bertsio ugari izan ditu istorioak, baita zineman ere. Denetan berezienetako bat, Pablo Berger zuzendari espainiarrak aurten egin duena da. Zine mutuaren aldeko hautua egin d...
Grimm aniek 20. hamarkadan Edurne Zuri ipuina asmatu zutenetik, moldaketa eta bertsio ugari izan ditu istorioak, baita zineman ere. Denetan berezienetako bat, Pablo Berger zuzendari espainiarrak aurten egin duena da. Zine mutuaren aldeko hautua egin du egileak; musikaz lagunduta, baina elkarrizketak tituluen bidez adieraziz. Gaia jorratzeko modua ez ezik, istorioaren tratamendua bera ere berezia da; izan ere, Espainiako zezenketen munduan kokatu du Bergerrek Edurne Zuriren ipuina. Maribel Verdú aktoreak jokatzen du pertsonaia nagusiaren rola. Blancanieves filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten filma, eta epaimahaikoaren sari berezia jaso zuen.
Filma larunbatean (19:30 eta 22:30), igandean (19:30 eta 22:00) eta astelehenean (19:00-22:00) eskainiko dute. Bestalde, umeentzako saioan, Diario de Gregg filma izango da ikusgai, larunbatean eta igandean, arratsaldeko 17:00etan.













