Brasilerako 25 tren egiteko 80 milioiko enkargu berri bat lortu du CAF enpresak
CAF enpresa beasaindarrak Brasilgo bi hiritako trenak egiteko kontratu bana lortu du, Sao Pauloko lantegian egiteko. Belo Horizonte hirirako lau bagoiko hamar tren egingo dituzte, eta lau bagoiko beste hamabost trenen ‘bogie’-ak Porto Alegr...
CAF enpresa beasaindarrak Brasilgo bi hiritako trenak egiteko kontratu bana lortu du, Sao Pauloko lantegian egiteko. Belo Horizonte hirirako lau bagoiko hamar tren egingo dituzte, eta lau bagoiko beste hamabost trenen ‘bogie’-ak Porto Alegrerako. Bi operazioen truke, 80 milioi euro jasoko ditu enpresak.
CAFek Brasilen hasi zuen ibilbidean, “bi mugarri” izango dira kontratu horiek, horrela, Brasilgo merkatuan “sendotzea” lortuko baitu. Bai Belo Horizonteko eta bai Porto Alegreko trenak Sao Pauloko lantegian egingo dituzte. Aurretik, Sao Paulon, Recifen eta Cuiaban ere baditu beste kontratu batzuk sinatuta.













