Errezil sagarren lehia eta baserriko produktuak igandean Gabirian
Errezil sagarren lehiaketa eta baserriko produktuen azoka egingo da igande honetan Gabirian. Orain arteko baserritarren parte-hartzerik handiena izango du aurtengoak: 16 baserrik parte hartuko dute errezil sagar lehiaketan eta 12 etxek jarriko dituzte...
Errezil sagarren lehiaketa eta baserriko produktuen azoka egingo da igande honetan Gabirian. Orain arteko baserritarren parte-hartzerik handiena izango du aurtengoak: 16 baserrik parte hartuko dute errezil sagar lehiaketan eta 12 etxek jarriko dituzte barazki, ogi, gazta eta bertan ekoitzitako produktuak. Aurten, berritasun gisa fruta arbolak inausteko edo txertatzeko erakustaldia egingo dute. Konpota desberdinak egiten ikusteko aukera izango da, orain arte Ormaiztegin egiten zen Goierri beheko ezti txapelketa egingo da eta omenaldia egingo zaie Ramon Aseginolaza idiazabaldarrari, Zeraingo Jose Antonio Iparragirre eta Martin Irazustabarrena zenari, errezil sagar lehiaketan azken urteetan epaimahaikide izateagatik. Hona hemen egitaraua.
10:00 Errezil sagar erakusketaren irekiera
10:30 Errezil sagar goxo lehiaketa
11.30 Txertatze eta kimatze ikastaroa
13:30 Sari banaketa