Estanda Ordiziak Bilbon jokatuko du bihar
Estanda Ordiziak Bilbon jokatuko du zapatuan, Tecuni Bilboren kontra. 18:30ean hasiko dute partida. Euskal derbia izango da, eta ordiziarren hitzetan, “oso interesgarria izango da, bi taldeek asko baitute jokoan”. Bilbotarrak sailkapenaren ...
Estanda Ordiziak Bilbon jokatuko du zapatuan, Tecuni Bilboren kontra. 18:30ean hasiko dute partida. Euskal derbia izango da, eta ordiziarren hitzetan, “oso interesgarria izango da, bi taldeek asko baitute jokoan”. Bilbotarrak sailkapenaren azken postuetan daude, eta garaipena behar dute gora bidean jartzeko. Ordiziarrek, berriz, lidertza eskuratzeko behar dituzte puntuak, Goarnizo taldeak deskantsua baitu.













