Udalak 2013ko aurrekontua lantzeko prozesua hasiko du
Beasaingo Udalak 2013ko udal aurrekontuak onartzeko prozesua martxan jarri du. Hemendik urte bukaerara arte, herritarrekin, eragileekin eta alderdiekin bilduko dira, urte bukaerarako edo urtarrilean, aurrekontuak osatu eta udalbatzak onar ditzan. Krisiak baldintzatutako aurrekontuak izango direla aurreratu du udalak, «baina herria ez da geldirik geldituko». Udalaren diru sarrerek behera egin dute, eta 2007ko aurrekontuen mailara jaitsi direla diote, hau da, 13 milioi euroren azpitik; gastuek berriz, goraka jarraitzen dute. Hala ere, «inbertsioen atalari eutsi» egin nahi diote eta «ezinbestekoak diren egitasmoak egiteko gai» izango direla uste dute. «Denok nahiko genuke gehiago egin, baina lehentasunak ondo ordenatu beharrean gaude» Aurrekontua egiteko prozesu horretan parte hartuko duten alderdiei eta eragileei, «arduraz» jokatzeko eskatu diete, «talka politikotik urrundu eta garaiak eskatzen dituen adostasunetara» iristeko. Hala, «lehentasunak behar bezala kokatzeko denen iritziak jasotzeko prest» agertu da udala. 2012ko kontuen balantzea Bestalde, 2012ko kontuei dagokionean, «%90ean gauzatuta edo gauzatze bidean» izango dela azaldu du udalak. Sarreren kasuan, Aldunditik jaso beharreko diru kopuruak behera egin duen arren, «Beasaingo Udalak egindako aurreikuspenak bete betean asmatu» duela azaldu dute, eta saldoa aldekoa izango dela. Zeharkako zergetan, ordea, «hirigintza espediente baten irregulartasunak tarteko», sarrerek ez dute aurreikuspen hori bete, eta jaso beharreko 500.000 euroak atzeratu egingo dira. Azkenik, Beasain Lantzenek izandako [...]
Beasaingo Udalak 2013ko udal aurrekontuak onartzeko prozesua martxan jarri du. Hemendik urte bukaerara arte, herritarrekin, eragileekin eta alderdiekin bilduko dira, urte bukaerarako edo urtarrilean, aurrekontuak osatu eta udalbatzak onar ditzan. Krisiak baldintzatutako aurrekontuak izango direla aurreratu du udalak, «baina herria ez da geldirik geldituko».
Udalaren diru sarrerek behera egin dute, eta 2007ko aurrekontuen mailara jaitsi direla diote, hau da, 13 milioi euroren azpitik; gastuek berriz, goraka jarraitzen dute. Hala ere, «inbertsioen atalari eutsi» egin nahi diote eta «ezinbestekoak diren egitasmoak egiteko gai» izango direla uste dute. «Denok nahiko genuke gehiago egin, baina lehentasunak ondo ordenatu beharrean gaude»
Aurrekontua egiteko prozesu horretan parte hartuko duten alderdiei eta eragileei, «arduraz» jokatzeko eskatu diete, «talka politikotik urrundu eta garaiak eskatzen dituen adostasunetara» iristeko. Hala, «lehentasunak behar bezala kokatzeko denen iritziak jasotzeko prest» agertu da udala.
2012ko kontuen balantzea
Bestalde, 2012ko kontuei dagokionean, «%90ean gauzatuta edo gauzatze bidean» izango dela azaldu du udalak. Sarreren kasuan, Aldunditik jaso beharreko diru kopuruak behera egin duen arren, «Beasaingo Udalak egindako aurreikuspenak bete betean asmatu» duela azaldu dute, eta saldoa aldekoa izango dela. Zeharkako zergetan, ordea, «hirigintza espediente baten irregulartasunak tarteko», sarrerek ez dute aurreikuspen hori bete, eta jaso beharreko 500.000 euroak atzeratu egingo dira. Azkenik, Beasain Lantzenek izandako galerek ere eragina izango dute 2013ko aurrekontuan; izan ere, 1.900.000 euroko zorrari aurre egin beharko dio udalak.