Zaldibiako Udalak %3,1 igoko ditu zergak 2013an, orokorrean
Zaldibiako Udalbatzak azaoren 5ean onartu zuen 2013rako ordenantza fiskala. Orokorrean, Hego Euskal Herriko KPI Kontsumorako Prezioen Indizeari dagokion %3,1 haziko dira udal zergak eta tasak. Lehen aldiz hartu dute aintzat eremu hori, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako KPIa (%2,9) eta Nafarroakoa (%3,3) batekoz beste eginda. Bilduk eta Zaldibian Herrigintzanek oniritzia eman zioten ordenantzari. Herrigintzanek, hala ere, aldundiaren hainbat parametrotan desadostasuna azaldu zuen, aktan jasotzeko. Zerga sortan berritasuna etxebizitza hutsen gainekoa izango dute udalerriek 2013an. Aldundiak sortu du, eta udalei eman die kobratzeko eskumena, errekargu portzentajea ere euren esku utzita. Zaldibiako Udalak etxe hutsei %50 aplikatzea erabaki du. Uraren tasan ere kontzeptu berria sartuko da datorren urtean: kontsumoaren araberako zerga kobrantza, gastatutako metro kuboen multzoka. Udalari zerbitzua kostatzen zaion guztia ez du zergekin finantzatuko. Aurten «erdia bakarrik» aplikatuko da. Tasak egokitzen Zaldibiako udal gobernuak aurkeztu duen ordenantzaren oinarrian aberastasunaren zenbatekoaren neurria dago: «Gehien daukanari gehiago kargatuko zaio zergetan. Tasak egokitzen ari gara jendearen baliabideetara», azaldu du udalak. Ibilgailuen kasuan, adibidez, potentzia fiskal handiagoaren arabera, tasa portzentualki hazi egingo da. Auto txikienetan, ziklomotore, atoi, traktore eta kamioietan KPIarena igoko da. Zabor bilketari dagokionez, %8 igoko da zerga. Sasietak %5 garestitu dio udalari faktura, eta igoera horri KPIa gehitu zaio. Helburua arlo horrek duen [...]
Zaldibiako Udalbatzak azaoren 5ean onartu zuen 2013rako ordenantza fiskala. Orokorrean, Hego Euskal Herriko KPI Kontsumorako Prezioen Indizeari dagokion %3,1 haziko dira udal zergak eta tasak. Lehen aldiz hartu dute aintzat eremu hori, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako KPIa (%2,9) eta Nafarroakoa (%3,3) batekoz beste eginda. Bilduk eta Zaldibian Herrigintzanek oniritzia eman zioten ordenantzari. Herrigintzanek, hala ere, aldundiaren hainbat parametrotan desadostasuna azaldu zuen, aktan jasotzeko.
Zerga sortan berritasuna etxebizitza hutsen gainekoa izango dute udalerriek 2013an. Aldundiak sortu du, eta udalei eman die kobratzeko eskumena, errekargu portzentajea ere euren esku utzita. Zaldibiako Udalak etxe hutsei %50 aplikatzea erabaki du.
Uraren tasan ere kontzeptu berria sartuko da datorren urtean: kontsumoaren araberako zerga kobrantza, gastatutako metro kuboen multzoka. Udalari zerbitzua kostatzen zaion guztia ez du zergekin finantzatuko. Aurten «erdia bakarrik» aplikatuko da.
Tasak egokitzen
Zaldibiako udal gobernuak aurkeztu duen ordenantzaren oinarrian aberastasunaren zenbatekoaren neurria dago: «Gehien daukanari gehiago kargatuko zaio zergetan. Tasak egokitzen ari gara jendearen baliabideetara», azaldu du udalak.
Ibilgailuen kasuan, adibidez, potentzia fiskal handiagoaren arabera, tasa portzentualki hazi egingo da. Auto txikienetan, ziklomotore, atoi, traktore eta kamioietan KPIarena igoko da.
Zabor bilketari dagokionez, %8 igoko da zerga. Sasietak %5 garestitu dio udalari faktura, eta igoera horri KPIa gehitu zaio. Helburua arlo horrek duen %28ko defizita txikitzea da.