Zaldibian 112 herritar izan dira atez atekoari buruzko lehen batzarrean
Itsasondon, Legorretan eta Zaldibian aste honetan egin dituzte herrian zaborra biltzeko atez ateko sistema xehetzeko aurreneko batzar irekiak. Jendeak erantzun du. Zaldibian, adibidez, herenegun 112 elkartu ziren antzokian. Lehen bilera horietan teknikariek Spora enpresak egindako azterketa —herri bakoitzera egokitua— eta bilketa sistema orokorra aurkeztu dute. Hurrena, prozesuan sakontzeko, auzoka, kaleka edo etxebizitza blokeka egingo dituzte bilerak.

Zaldibiako herri batzarra, herenegun arratsean, antzokian./Zaldibia.org