Beasainek bana berdindu du etxean, Alavesekin
Hamahirutik hamar. Denboraldi honetan jokatu dituen ia partida denak berdindu egin ditu Beasainek. Taldeari erritmoa hartzea kostatzen ari zaio, eta hiru puntuak lortzea, ia ezinezkoa. Jokatu dituzten hamahiru jardunaldietan garaipen bakarra lortu dute Lasaren mutilek; galdu ere ez dituzte asko galdu, bi partida besterik ez, baina berdinketekin bakarrik, ez dago puntu askorik biltzerik. Asteburuan ere puntu bakarrarekin gelditu dira, etxean, Alaves B taldearen kontra bana berdindu eta gero. Arabarrek hartu zuten aurrea markagailuan, Llamasek area ertzetik egindako jaurtiketa bati esker. Bigarren zatian, ordea, Aitor Imazek berdindu zuen, korner batean. Alavesekoak gizon bat gutxiagorekin gelditu ziren, epaileak Kevin kanporatu eta gero. Beasainek, ordea, penaltia huts egin eta hiru puntuak lortzeko aukera ederra galdu zuen. Beasainek 13 puntu ditu orain, eta sailkapeneko hamalaugarren postuan dago. Datorren asteburuan etxetik kanpo jokatu beharko dute, Pasaiaren kontra.
Hamahirutik hamar. Denboraldi honetan jokatu dituen ia partida denak berdindu egin ditu Beasainek. Taldeari erritmoa hartzea kostatzen ari zaio, eta hiru puntuak lortzea, ia ezinezkoa. Jokatu dituzten hamahiru jardunaldietan garaipen bakarra lortu dute Lasaren mutilek; galdu ere ez dituzte asko galdu, bi partida besterik ez, baina berdinketekin bakarrik, ez dago puntu askorik biltzerik.
Asteburuan ere puntu bakarrarekin gelditu dira, etxean, Alaves B taldearen kontra bana berdindu eta gero. Arabarrek hartu zuten aurrea markagailuan, Llamasek area ertzetik egindako jaurtiketa bati esker. Bigarren zatian, ordea, Aitor Imazek berdindu zuen, korner batean. Alavesekoak gizon bat gutxiagorekin gelditu ziren, epaileak Kevin kanporatu eta gero. Beasainek, ordea, penaltia huts egin eta hiru puntuak lortzeko aukera ederra galdu zuen.
Beasainek 13 puntu ditu orain, eta sailkapeneko hamalaugarren postuan dago. Datorren asteburuan etxetik kanpo jokatu beharko dute, Pasaiaren kontra.