Estanda Ordiziak galdu egin du euskal derbia
Estanda Ordiziak 3-0 galdu du asteburuan Bilboko Tecuni taldearen kontrako euskal derbia. Bizkaitarrek asko zuten jokoan, eta partida gogotsu hasi zuten. Ordiziarrek ere lidergoa eskura zuten, baina urduritasunak ez zien utzi euren jokoa egiten. 13. mi...
Estanda Ordiziak 3-0 galdu du asteburuan Bilboko Tecuni taldearen kontrako euskal derbia. Bizkaitarrek asko zuten jokoan, eta partida gogotsu hasi zuten. Ordiziarrek ere lidergoa eskura zuten, baina urduritasunak ez zien utzi euren jokoa egiten. 13. minutuan sartu zieten lehen gola; amaierarako zazpi minutu falta zirela sartu zuten bigarrena, eta minutu bat falta zenean sartu zuten azkena. Ordiziarrek min hartutako jokalari asko dituzte, eta horrek ere eragina duela uste dute, partidetara zazpi jokalarirekin joaten baitira.