Gipuzkoako pala txapelketa hasi dute Oianguko jokalariek
Beti Alai pilotalekuak jaso zituen Gipuzkoako pala txapelketan ari diren ordiziarren lehen partidak. Lehendabizikoan Aranburu-Goiburu (Oiangu 3) bikotea Ibarguren I.ak eta Agirrek (Oiangu 5) osatutakoa baino hobeto aritu zen, 35-20 irabaziz. Bigarren p...
Beti Alai pilotalekuak jaso zituen Gipuzkoako pala txapelketan ari diren ordiziarren lehen partidak. Lehendabizikoan Aranburu-Goiburu (Oiangu 3) bikotea Ibarguren I.ak eta Agirrek (Oiangu 5) osatutakoa baino hobeto aritu zen, 35-20 irabaziz. Bigarren partidan, Berasategi II.ak eta Letamendiak (Oiangu 4) 35-29 irabazi zieten Arrietari Olarani (Oiangu 1). Berasategi Ibarguren II.aren ordez aritu zen. Azkenik, Luzuriagak eta Soraluzek (Oiangu 2) Brosari eta Sarasolari (Altzatarra 1) irabazi zieten 35-28 emaitzarekin.