“Orain arteko jende gehien” bildu duen errezil sagar lehiaketa
Hemezortzi etxek lehiatu zuten atzo Gabirian egin zen errezil sagar lehiaketan. “Inoiz baina partehartzaile gehiago eta oso kalitate handia” izan zen atzoko lehiaketan, antolatzaileen esanetan. Baserritarren garaiko produktuak erosteko auke...
Hemezortzi etxek lehiatu zuten atzo Gabirian egin zen errezil sagar lehiaketan. “Inoiz baina partehartzaile gehiago eta oso kalitate handia” izan zen atzoko lehiaketan, antolatzaileen esanetan. Baserritarren garaiko produktuak erosteko aukera izan zen, sagarrondoa nola kimatu ikasteko aukera, menbdrilua egiten ikasteko aukera, eztia dastatu eta erosteko aukera… Eta omenaldietarako ere tartea izan zen; Martin Irazustabarrena zena, Ramon Aseginolaza eta Jose Antonio Iparragirre omendu zituzten eguerdian epaimahaikide bezala urtez-urte egindako lanagatik. Irazustabarrenaren ordez, aurten Xabier Mujika beasaindarra aritu da Aseginolaza eta Iparragirrerekin batera.
Errezil sagar lehiaketako sarituak:
-Izar Aundi baserriko Maria Isabel Zumalakarregi.
-Oñatibi Txiki baserriko Miren Agirrezabal.
-Katarain baserriko Pedro Iztueta.
Sagar goxoaren edo menbriluaren irabazlea:
-Oñatibi Aundi baserriko Maria Jesus Garciak.
Ezti lehiaketako irabazleak:
-1. saria: Pedro Aizpurua.
-2. saria: Patxi Telleria.
-3. saria: Bittor Murgiondo.