Zaldibian liztor beltzaren beste habia bat kendu dute, herriko bigarrena
Zaldibiako Udalak jakinarazi duenez, asiar liztorraren edo liztor beltzaren (Vespa velutina) beste habia bat aurkitu, kendu eta desegin dute, Zaldibian. Herrian aurkitu dute mota horretako bigarrena da. Duela egun batzuk ikusi zuten oraingoa ere, bestea bezala Aiestaran Erreka auzoan. Sastraka artean zeukaten eginda abaraska. Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak aholkatzen du habia ilundutakoan kendu behar dela. Aurretik, ordea, intsektizida isuri behar da barrura, liztorrak akaba daitezen. Ondoren, kendu eta sutan erre behar da. Habia zegoen inguruan tranpak jartzea ere gomendatu dute, kanpoan ibil zitezkeen liztorrak harrapatzeko.
Zaldibiako Udalak jakinarazi duenez, asiar liztorraren edo liztor beltzaren (Vespa velutina) beste habia bat aurkitu, kendu eta desegin dute, Zaldibian. Herrian aurkitu dute mota horretako bigarrena da. Duela egun batzuk ikusi zuten oraingoa ere, bestea bezala Aiestaran Erreka auzoan.
Sastraka artean zeukaten eginda abaraska. Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak aholkatzen du habia ilundutakoan kendu behar dela. Aurretik, ordea, intsektizida isuri behar da barrura, liztorrak akaba daitezen. Ondoren, kendu eta sutan erre behar da. Habia zegoen inguruan tranpak jartzea ere gomendatu dute, kanpoan ibil zitezkeen liztorrak harrapatzeko.
![](http://goierriekialdea.hitza.eus/files/2012/11/liztor-habia.jpg)
Zaldibiako Aiestaran Erreka auzoan zegoen liztor beltzaren habia./Zaldibia.org