Aldameneko etorkinari aurpegia jartzeko ahalegina, Ainara Gorostizuren liburuan
Gaur eguerdian aurkeztu du Ainara Gorostizu kazetari ataundarrak Aldamenekoa liburua, Donostian. Hamar erreportajez osatua, azken urteetako Euskal Herriko immigrazio fenomenoa aztertu du, bi urteko lanean. Atal bakoitzean etorkin banaren bizi-istorioa xehetu du, kanpotik etorritako gertutik ezagutzeko. Gorostizuren lanak Debako (Gipuzkoa) Tene beka jaso zuen. Elkar argitaletxeak atera du orain, Lekuko 15 bilduman. 196 orrialdeko azterketa soziologikoa, 18,50 euroan da salgai.
Gaur eguerdian aurkeztu du Ainara Gorostizu kazetari ataundarrak Aldamenekoa liburua, Donostian. Hamar erreportajez osatua, azken urteetako Euskal Herriko immigrazio fenomenoa aztertu du, bi urteko lanean. Atal bakoitzean etorkin banaren bizi-istorioa xehetu du, kanpotik etorritako gertutik ezagutzeko.

'Aldamenekoa' liburuaren azala./Elkar
Gorostizuren lanak Debako (Gipuzkoa) Tene beka jaso zuen. Elkar argitaletxeak atera du orain, Lekuko 15 bilduman. 196 orrialdeko azterketa soziologikoa, 18,50 euroan da salgai.

'Aldamenekoa' liburuaren aurkezpena, gaur. Antxiñe Mendizabal (Elkarreko editorea), Ainara Gorostizu eta Ana Murcia, El Salvadorretik Errenteriara bizitzera etorria./Elkar