ETAk hildako 38 ertzain eta udaltzain omenduko ditu ERNE sindikatuak
ERNE ertzainen sindikatuak ekitaldia egingo du ostiralean Beasainen, ETAk hildako 38 ertzain eta udaltzain omentzeko. Bigarren urtez egingo dute ekitaldi hori Zaldizurretako biribilgunean, duela hamaika urte, ETAk Javier Mijangos eta Ana Isabel A...
ERNE ertzainen sindikatuak ekitaldia egingo du ostiralean Beasainen, ETAk hildako 38 ertzain eta udaltzain omentzeko. Bigarren urtez egingo dute ekitaldi hori Zaldizurretako biribilgunean, duela hamaika urte, ETAk Javier Mijangos eta Ana Isabel Arostegi ertzainak hil zituen egun eta toki berean.
Beasainen eta inguruko herrietan zazpi agente hil dituztela gogorarazi du ERNEk, eta horregatik, «gure artean ez daudenekiko sentitzen dugun mina oihukatzeko» toki egokia dela uste dute. Bertan lore eskaintza egin eta gero, 12:00etan ekitaldia egingo dute, Ertzain etxearen atarian dagoen oroitarrian. Senideak eta haien minarekin bat egiten duten herritarrak gonbidatu dituzte.