Foru Aldundiak 250.000 euroko diru-laguntza emango dio Goiekiri
Gipuzkoako Foru Aldundiak 250.000 euroko diru-laguntza emango dio Goieki Goierriko Garapen Agentziari. Enpresa inkubategi bat jartzeko izango da dirua, eta Foru Aldundiko Landa Garapen eta Turismo Departamentutik bideratuko da laguntza. Neurri honekin, “berrikuntza gune horrek eta beste batzuk duten zorrari aurre egiten lagundu nahi” die, Foru Aldunditik jakinarazi dutenez. “Izan ere, EAJk PSOErekin Madrilgo aurrekontuen inguruko akordioa lortzeko diru-laguntza batzuk adostu zituen Gipuzkoarako, Jose Luis Rodriguez Zapateroren azeken legealdian. Hitzarmen batzuk zeuden mahai gainean baina ez dira inoiz exekutatu”.
Foru Aldundiak jakinarazi duenez, “Mariano Raxoiren gobernuak erabaki du ez dituela aurrera eramango” laguntza horiek, eta beraz “berrikuntza gune horiek, zorpetuta, eta beharrezkoa zuten diru-laguntzarik gabe geratu dira”. Foru Aldundiak “tokian tokiko garapenaren aldeko apustuarekin” jarraitu nahi du eta “konpromiso horren adierazle da gaur onartutako diru-laguntza”.