Legorretan autodefentsa ikastaroa antolatu dute
Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko egunaren harira, Legorretako Udalak autodefentsa ikastaroa antolatu du, 15 urtetik gorako herriko emakumeentzat. Azaroaren 24an, larunbata, izango da, 10:00etatik 14:00etara, kultur etxeko goiko solairuan —ize...
Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko egunaren harira, Legorretako Udalak autodefentsa ikastaroa antolatu du, 15 urtetik gorako herriko emakumeentzat. Azaroaren 24an, larunbata, izango da, 10:00etatik 14:00etara, kultur etxeko goiko solairuan —izena han eman behar da—. Doan da. Emagin elkarteak gidatuko du tailerra. Erasoak identifikatu eta aurre egiteko estrategiak landuko dituzte, besteak beste.