Mendi Astea ospatuko dute 27tik aurrera Ordizian
Ordiziako Mendizaleak elkarteak antolatuta Mendi Astea ospatuko dute Ordizian azaroaren 27tik 29ra. Barrena kultur etxean egingo dituzte ekintzak, asteartetik ostegunera 19:30ean hasita. Ikus-entzunezko proiekzioak egingo dituzte. Asteartean, azaroak 27, Nafarroako mugetan zehar proiekzioa eskainiko dute Goierriko Mendi Taldeak eta Juanjo Mujikak. 2012 urteko irteeren errekopilazioa izango da eskainiko dutena. Asteazkenean, azaroak 28, Muturreko eskia Pirinioetan emanaldia eskainiko du Fermin Mendiak. Orhiko gailurretik Otalerako ibilbidea egin du eskiekin eta ezohiko jaitsierak egin ditu. Ostegunean azkenik, Mikel Saez de Urabainen Hiru patera, hiru bide, hiru bizipen lana proiektatuko dute. Eskaladaren inguruko proiekzioa izango da. Montblanc-eko No siesta bidean, Pakistango Brankzak Karakorum mendiko Insurgente bidean eta Vignemale mendiko Ilusiones bidean grabatutako irudiekin. Hirugarrena eurek ireki zuten, gainera.
Asteartean, azaroak 27, Nafarroako mugetan zehar proiekzioa eskainiko dute Goierriko Mendi Taldeak eta Juanjo Mujikak. 2012 urteko irteeren errekopilazioa izango da eskainiko dutena.
Asteazkenean, azaroak 28, Muturreko eskia Pirinioetan emanaldia eskainiko du Fermin Mendiak. Orhiko gailurretik Otalerako ibilbidea egin du eskiekin eta ezohiko jaitsierak egin ditu.
Ostegunean azkenik, Mikel Saez de Urabainen Hiru patera, hiru bide, hiru bizipen lana proiektatuko dute. Eskaladaren inguruko proiekzioa izango da. Montblanc-eko No siesta bidean, Pakistango Brankzak Karakorum mendiko Insurgente bidean eta Vignemale mendiko Ilusiones bidean grabatutako irudiekin. Hirugarrena eurek ireki zuten, gainera.