Neguko Festa ospatuko dute Legorretan
Legorretan Neguko Festa ospatuko dute aste honetan, bi egunetan banatuta. Etzi, osteguna, Elekun abesbatzak kalean kantaldiak egingo ditu, Santa Zezilia dela eta, 19:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, 17:30ean musika eskolako txistulariek eta abesb...
Legorretan Neguko Festa ospatuko dute aste honetan, bi egunetan banatuta. Etzi, osteguna, Elekun abesbatzak kalean kantaldiak egingo ditu, Santa Zezilia dela eta, 19:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, 17:30ean musika eskolako txistulariek eta abesbatzak ospatuko dute zaindariaren data, kalejira eginez. 18:30ean gaztaina jana dago, udal pilotalekuan. Udaleko Kultura Batzordeak, Ugarotarrak guraso elkarteak, Elekun abesbatzak eta musika eskolak antolatu dituzte ekitaldiak.