Umeen eguna jolasean ospatzeko
Umearen Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur mundu osoan, eta aurreneko aldiz, Beasainen ere egun horren inguruko ekitaldiak antolatu dituzte. Berritsu eta Txelotxe ludoketak kudeatzen dituen Aisihezi elkarteak prestatu du ekimena. Hala, gaur arratsaldean umeentzako jolasak, tailerrak eta bestelako denborapasak izango dira Loinazko San Martin plaza azpian. Umeen oinarrizko espubideetako bat, jolas egitea delako. Mikel Apaolaza udaleko gazteria teknikariak, Haurren Nazioarteko Egunaren jatorria azaldu zuen. 50eko hamarkadaren hasieran, «haurren babeserako nazioarteko elkarte bat sortu zen, eta horrelako egun baten beharra ikusi zuten». Pixkanaka, gero eta herrialde gehiago batu zitzaizkion ekimenari, eta 1959. urtean, «Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20a finkatu zuen, Haurren Nazioarteko Eguna ospatzeko data gisa». Apaolazaren esatnetan, «hori da biharko egunaren muina eta arrazoia, eta Aisihezi elkarteak ere egun berezi bezala programatu nahi izan du, haurren eskubideak aldarrikatzeko eta babesteko». Koldo Agirre alkateak ere, «haurrak babesik gutxien duten pertsonak» izan daitezkela azaldu zuen, eta udalaren ustez, «garrantzia berezia merezi dute, gure etorkizuna beraiek direlako». Agirreren arabera, «nolako haurrak hezi, halako etorkizuna eraikiko dugulakoan gaude, eta gure lana hori bultzatzea eta ahalik eta baliabide gehien jartzea da». Gaur arratsaldean, festa Txelotxe eta Berritsu elkarteak kudeatzen dituen Aisihezi elkarteak eta udalak, Haurren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, festa giroko ekitaldia antolatu du gaur arratsalderako. Hala, bostetatik aurrera, umeentzako jolasak eta tailerrak izango dira, [...]
Umearen Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur mundu osoan, eta aurreneko aldiz, Beasainen ere egun horren inguruko ekitaldiak antolatu dituzte. Berritsu eta Txelotxe ludoketak kudeatzen dituen Aisihezi elkarteak prestatu du ekimena. Hala, gaur arratsaldean umeentzako jolasak, tailerrak eta bestelako denborapasak izango dira Loinazko San Martin plaza azpian. Umeen oinarrizko espubideetako bat, jolas egitea delako.
Mikel Apaolaza udaleko gazteria teknikariak, Haurren Nazioarteko Egunaren jatorria azaldu zuen. 50eko hamarkadaren hasieran, «haurren babeserako nazioarteko elkarte bat sortu zen, eta horrelako egun baten beharra ikusi zuten». Pixkanaka, gero eta herrialde gehiago batu zitzaizkion ekimenari, eta 1959. urtean, «Nazio Batuen Erakundeak azaroaren 20a finkatu zuen, Haurren Nazioarteko Eguna ospatzeko data gisa». Apaolazaren esatnetan, «hori da biharko egunaren muina eta arrazoia, eta Aisihezi elkarteak ere egun berezi bezala programatu nahi izan du, haurren eskubideak aldarrikatzeko eta babesteko».
Koldo Agirre alkateak ere, «haurrak babesik gutxien duten pertsonak» izan daitezkela azaldu zuen, eta udalaren ustez, «garrantzia berezia merezi dute, gure etorkizuna beraiek direlako». Agirreren arabera, «nolako haurrak hezi, halako etorkizuna eraikiko dugulakoan gaude, eta gure lana hori bultzatzea eta ahalik eta baliabide gehien jartzea da».
Gaur arratsaldean, festa
Txelotxe eta Berritsu elkarteak kudeatzen dituen Aisihezi elkarteak eta udalak, Haurren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, festa giroko ekitaldia antolatu du gaur arratsalderako. Hala, bostetatik aurrera, umeentzako jolasak eta tailerrak izango dira, udaletxeko plaza azpian.
Aisihezi elkarteko Alazne Elortzak, «egun berezi hau ospatzera kalera aterako garen lehendabiziko aldia» dela azaldu zuen, orain arte gehiago erreparatu baitiete euskararen eta euskal kulturaren inguruko egunei. «Baina azkenean gure hartzaileak haurrak dira, eta beraien eguna ospatzea eta festatxo bat antolatzea pentsatu genuen». Hala, gaur arratsaldean, bostetatik iluntzera arte, kalera aterako dira. «Txoko ezberdinak izango dira, aurpegia margotzeko eta marrazkiak egiteko; ping pong txapelketa ere izango da 9 eta 12 urte artekoentzat, eta garai honetan hotza egiten duenez, txokolatea ere banatuko dugu». Jolas erraldoiak ere izango dira; egurrezko hainbat panel prestatu dituzte horretarako. Umeen eskubideak zein diren gogorarazteko bi proiekzio ere egingo dituzte. Horien artean daude familia izateko eskubidea, hezkuntza jasotzekoa, babesa eta laguntza izatekoa, tratu txarrik ez jasotzeko eskubidea, baztertuak ez izatekoa, nortasun bat izatekoa, askatasunean eta osasunean hazteko aukera izatea, eta nola ez, jolasteko eskubidea.