Usurbilen Murua eta Urdangarin bertsolariak saritu dituzte
Iñaki Murua gabiriarrak eta Iban Urdangarin ataundarrak eskuratu zituzten, larunbatean, Usurbilgo (Gipuzkoa) II. Udarregi bertsolari sariketako sariak. Muruak epaimahaiaren puntuazio altuena jaso zuen, eta ondorioz harentzat izan zen txapela. Urdangarinek, berriz, entzuleek izendatutako saria hartu zuen ordaintzat. Bertso-afari eran jokatu zen finala, hiruna bertsolari beterano eta gazte mahaian zirela. Beteranoen artean, Muruarekin batera, Xabier Zeberio itsasondoarra eta Millan Telleria ziren; gazteen sailean, Urdangarin, Unai Gaztelumendi eta Ander Lizarralde. Irailean eta urrian kanporaketa bana jokatu zuten adin sail bakoitzean. Usurbilgo Noaua.com aldizkari digitalaren kronikan dioenez, “umore puntu nabarmena” jarri zuten finalistek, “Zeberioren bertsoak tartean”.
Iñaki Murua gabiriarrak eta Iban Urdangarin ataundarrak eskuratu zituzten, larunbatean, Usurbilgo (Gipuzkoa) II. Udarregi bertsolari sariketako sariak. Muruak epaimahaiaren puntuazio altuena jaso zuen, eta ondorioz harentzat izan zen txapela. Urdangarinek, berriz, entzuleek izendatutako saria hartu zuen ordaintzat. Bertso-afari eran jokatu zen finala, hiruna bertsolari beterano eta gazte mahaian zirela. Beteranoen artean, Muruarekin batera, Xabier Zeberio itsasondoarra eta Millan Telleria ziren; gazteen sailean, Urdangarin, Unai Gaztelumendi eta Ander Lizarralde. Irailean eta urrian kanporaketa bana jokatu zuten adin sail bakoitzean.
Usurbilgo Noaua.com aldizkari digitalaren kronikan dioenez, “umore puntu nabarmena” jarri zuten finalistek, “Zeberioren bertsoak tartean”.