Bi bertsolari goierritar Usurbilen sarituak
Usurbilen larunbatean jokatu zen II. Udarregi bertso sariketan Iñaki Murua gabiriarra eta Iban Urdangarin ataundarra saritu zituzten. Epaimahaiaren puntuaketan Muruak lortu zuen lehen postua, eta hark jantzi zuen txapela. Urdangarini entzuleek izendat...
Usurbilen larunbatean jokatu zen II. Udarregi bertso sariketan Iñaki Murua gabiriarra eta Iban Urdangarin ataundarra saritu zituzten. Epaimahaiaren puntuaketan Muruak lortu zuen lehen postua, eta hark jantzi zuen txapela. Urdangarini entzuleek izendatutako saria eman zioten. Xabier Zeberio itsasondoarra ere kantuan zen.













